euskadiko langile komisioak | 30 diciembre 2024.

Unanue Fundazioa

Jose Unanue Fundazioak (*) analisia, ikerketak, eztabaidak eta prestakuntza ekintzak sustatzen ditu baita ekonomia, gizartea, lan harremanak, sindikalismoa, gizarte babesa, zerbitzu publikoak eta Euskadiko erakundeak eta honen Estatua, Europa eta munduarekiko harremanen inguruko ekintzen hedapena.

http://unanuefundazioa.org/

(*)Jose Unanue Bizkaiko Labe Garaietako langilea izan zen eta frankismo garaian langileen baldintzak hobetu eta askatasun demokratikoen alde borrokatzen eman zuen bere bizitza. Ondorioz hainbat urte eman zituen espetxean eta Euskadiko Langile Komisioak osatu zuen langile mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen.

Fundación Paz y Solidaridad

 

Nazioarteko lankidetzaren aldeko apustu sindikalak data garrantzitsua du CCOOrentzat eta horrek 1993ko ekainean Euskadiko Bakea eta Elkartasuna Fundazioaren sorrerarekin egiten du bat.

Ia 25 urte hauen historian, Fundazioak hainbat eta hainbat elkartasun-prozesu babestu du Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Gaur egun, herrialde hauetan garatzen ditugu lankidetza-proiektuak: Chiapas (Mexiko), Guatemala, El Salvador, Ekuador eta Bolivia; gainera, Chiapasen eta El Salvadorren bulego iraunkorrak ditugu.

Euskadiko GGKEen sarearen baitan garapeneko gke moduan jarduten dugu, baina gainerakoetatik argi bereizten gaituzten berezitasun jakin batzuk ditugu:herri-erakundeei, komunitate indigenei eta sindikatuei babesa eta laguntza ematen dizkiegu haien garapen-prozesuetan. Horrek esan nahi du zer, nola, zergatik, norekin, zer baliabiderekin galderak jendeak berak zehazten dituela. Bakea eta Elkartasuna erakundearen helburua da batetik, Euskadin baliabide ekonomikoak bilatzea proiektuen/diru-laguntzen bidez, eta bestetik, Euskadiko herritarrak txirotasunaren eta gizarte-bidegabekeriaren kausen inguruan sentsibilizatzea, egungo eredu ekonomiko eta neoliberalari alternatibak proposatuta.

LAIZ (CITE)

LAIZ 1994. urtean sortu zen Euskadin CCOOren ekimenez etorkinen arazoei batetik eta erakunde eta gizartearen aurrean duten babesgabetasunari bestetik erantzuna emateko helburuarekin. EAEn Bilbon (Uribitarte, 4), Gasteizen (Castilla, 50) eta Donostian (Karlos I, 1) daude bulegoak.

LAIZen hasieratik, langile atzerritarren %50ek jaso dute zerbitzu juridiko laboralaren arreta.

LAIZ beraz, erreferentzia gunea da etorkinentzat. Sindikatuko federazio desberdinetarako zubi lana egiten du euren lan sektorearen arabera. Atzerritarrentzako informazio juridiko laboraleko informazio zentro nagusietako bat da atzerritarrentzat Euskal Autonomia Erkidegoan.