euskadiko langile komisioak | 21 diciembre 2024.

Eraikuntza eta Zerbitzuak Federazioa

Federazio hau eraikuntza-enpresek, harrobiek, aroztegiek, altzarigileek, zementu-industriak, aurrekoizkin, segurtasuna, garbiketa, eta abarretako langileek osatzen dute.

 http://construccionyservicios.ccoo.es/fcs/Tu_Federacion:Euskadi

Industria Federazioa

Metalgintzako arlo guztiak bere baitan hartzen ditu Federazio honek (siderurgia, autogintza, trenbide ekoizleak eta burdinbide industria, untzigintza, aeronautika, herramintak, muntaia, eta abar), pinturak, errefinategiak, ehungintza, plastikoak, pneumatikoak, lehergailuakbaita meatzgintza eta sektore elektrikoa ere. Eta okintza eta gozogintzako langileek, edari eta tabako egileek, soldatapeko nekazariek, gaziki eta kontserbetako beharginek eta abarrek osatzen dute.

http://www.industria.ccoo.es/Euskadi

Irakaskuntza Federazioa

Federazio honetan ikastetxe publiko zein pribatuetako langileak daude, hezkuntza maila guztietakoak: haur eskolak, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, batxilerra, lanbide heziketa, unibertsitatea, irakaskuntza ez arautua... Hala irakasleak nola administrariak edo zerbitzuetako langileak badira.

http://www.ccooirakaskuntza.org/ensenanzaeuskadi/

Pentsiodun eta Jubilatuen Federazioa

Lan bizitza bukatutakoan, jarduera sindikala ez da amaitzen. Hartara, sindikatuak badauka atal bat jubilatuei aholkua eskaintzeko eta horien eskubideak aldarrikatzeko.

http://www.pensionistas.ccoo.es/

Osasun eta Gizarte-Osasungintzako Federazioa

Federazio honetan osasun arloko langileak daude, publiko zein pribatukoak: Osakidetza, Osasunbide, klinikak, kontsultak, farmaziak, etab.

http://www.sanidad.ccoo.es/websanidadeuskadi/

Herritarrentzako Zerbitzuak

Federazio honen barruan daude interes orokorreko zerbitzuetan, hala publikoetan zein pribatuetan, aritzen direnak. Sektore publikoa ere barnean dago, osasuna eta irakaskuntza izan ezik. Besteak beste, ondoko jarduerak hartzen ditu bere baitan: aire garraioa eta jardule turistikoak; hiriko eta errepide-garraioa, anbulantziak, garajeak, aparrkalekuak eta taxiak; trenbide eta itsas-garraioa, portuak eta arrantza; telekomunikazioak eta informazio gizartea, posta eta mezularitza; papera, argazkigintza; hedabideak, kultura, ikuzkizunak, aisialdia eta kirola.

http://www2.fsc.ccoo.es/webfsceuskadi/

Servicios / Zerbitzuak Federazioa

Zerbutzuak federazioko kide dira bankuetako langileak, aurrezki kutxak, aseguru-etxeak, aholkularitza enpresak, higiezinen agentziak, Aldi Baterako Lan Agentziak (ETT), informatika, telemarketinga, injeniaritza, ostalaritza, jatetxeak, merkataritza eta hipermerkatuak eta bulegoak orokorrean

 https://www.ccoo-servicios.es/