euskadiko langile komisioak | 5 diciembre 2024.

Euskadiko CCOOko Federazioarte Sindikalaerakunde sindikal demokratiko eta plurala denez, bere ezaugarri nagusietako bat parte-hartzea da, izaera aldarrikatzaile eta solidarioarekin batera. Une honetan 48.000 langile baino gehiago dira sindikatuko afiliatuak, baita enpresetan aukeratutako 3.500 ordezkari baino gehiago, EAEko eskualde guztietako industria eta zerbitzu alorretakoak. Euskadiko Langile Komisioek eta beste erkidegokoek estatuko lehen federazioarte sindikala osatzen dute, bai afiliatuetan, bai ordezkarietan. Gainera, Europako CES eta munduko CSIko kide gara.

CCOO osatzen duten langileek enplegu gehiago eta lan baldintza hobeak lortzea dute helburu: soldatak, kontratazio egonkorra, lan osasunerako bermeak, prestakuntza, gazte, emakume, etorkin eta ezinduentzako berdintasuna, eta abar. Sindikatuak helburu horiek lortzeko borroka egiten du, lan hitzarmen kolektiboak negoziatuz, gizarte elkarrizketa bultzatuz eta mobilizazioaren bidez. Eskuratu nahi duten hobekuntza nagusia Babes Sozialerako Sistema Publikoa da, langabezia, gaixotasuna, istripuak, jubilazioa eta beste hainbat zailtasuni aurre egin ahal izateko.