Euskadiko CCOO Gipuzkoan eta Bizkaian XX. mendeko 50 eta 60ko hamarkadetan izan zen langile borrokan sortu zen. Eskualde horietatik beste eremu eta enpresetara zabaldu zen, nekez zabaldu ere, askatasun demokratikorik eza zela-eta klandestinitatean aritu behar baitzuen. Demokrazia iritsi zenean, hasierako Langile Komisioen mugimendu soziopolitiko eta erreibindikatzailea legeztatu eta erakunde sindikalaren egitura hartu zuen. Hala ere, hasierako ezaugarri nagusietako bat gorde zuen: izaera plurala, demokratikoa eta partehartzailea. Euskal erakunde sindikala diren aldetik, Langile Komisioek autogobernua aldarrikatzen dute Euskadirentzat, eta horren izaera soziala honako hauetan islatu behar da: zerbitzu publiko hobeak, gizarte soldata, kalitatezko hezkuntza nahiz osasun zerbitzu publikoak eta politika horietan sindikatuek parte hartuko duten bermea.

1976an Langile Komisioek erakunde sindikal bilakatzea erabaki zuten Bartzelonako Batzarrean. Batzarraren 25. urteurrena zenez, Biltzar-ek ale berezia egin zuen; bertan, Euskadiko CCOO legalizatu aurreko historia jasotzen zen, baita Euskadik eta euskal langileen mugimenduak bizitutako unerik garrantzitsuenak ere. Bost urte ondoren, 30. urteurrenean agerkeri hau luzatu egin genuen "CCOO Euskadiko historio baterako apunteak" liburuan.

 

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.