euskadiko langile komisioak | 16 abril 2024.

CCOOk ostiralean hasiko den 3. Euskaraldian parte-hartuko du

  • Aurten 21 arigune identifikatu ditu sindikatuak, gune horietan bermatuta egongo da afiliazioarentzat arreta euskaraz

15/11/2022.
Foto Euskaraldia

Foto Euskaraldia

CCOOk, aurreko urteetan bezalaxe, eta balorazio oso positiboarekin, Euskaraldian parte hartuko du aurten ere, hirugarrena izango da oraingoa. Sindikatuak egunerokotasunean eta ahalik eta espazio gehienetan euskararen erabilera sustatzeko duen konpromisoa matentzen du. Ildo honetan, urriaren hasieran helarazi zion bere afiliazioari azaroaren 18a eta abenduaren 2a bitarte izango den euskaraldian  parte hartzeko gonbita.

 CCOOk 21 arigune identifikatu ditu aurten, gune horietan euskaraz hitz egiteko gaitasunak bermatzen du arreta sindikala euskaraz emateko aukera hala eskatzen duenarentzat. 2020 urtean arigune moduan identifikatu ziren egoitza nagusiak eta eskualdeetako lokalak, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Durango, Ermua, Eibar, Arrasate, Zumarraga eta Zumaia eta aurten Hernaniko lokala gehitu da. 

 Hala ere hazkunderik esanguratsuena arlo publikoko atal sindikaletan eman da, bost ospitaletako atal sindikaletako lokalak batu dira baita Bizkaia eta Gipuzkoako EHUkoak. Lehenengoz industria sektoreko atal sindikalek parte-hartuko dute Bridgestone Basaurin eta Beasaingo CAFek.

 CCOOK babesten du, beti egin duen moduan, euskara eta gaztelania nortasun ikur izateaz gain EAEko herritarren ondare direla, eta Euskaraldia bezalako ekimenak beharrezkoak direla euskararen erabilera eta normalkuntzari behin betiko bultzada emateko. Ildo horretan sindikatuak  euskara ikasi eta hori egiaztatzeko erraztasun gehiago beharrezkoak direla babesten du, matrikulazioen doakotasuna euskaltegietan eta liberazioak enpresa pribatuaren eremura zabaltzea esaterako.