euskadiko langile komisioak | 17 junio 2024.

CCOO Irakaskuntza no secundará las jornadas de huelga convocadas en los centros públicos de Euskadi

    CCOO Irakaskuntza comparte diagnóstico sobre el Anteproyecto de Ley Educativa Vasca con la mayoría de organizaciones del ámbito educativo, incluidos los sindicatos convocantes, rechazando una anteproyecto de ley que, fundamentalmente, pretende dar garantía de pervivencia en el futuro de un sistema educativo dual público-privado que favorece la segregación escolar de carácter socioeconómico  y no soluciona ninguno de los problemas de los que adolece nuestro sistema. 

    25/10/2022.

    Un anteproyecto de ley que fundamentalmente, no sitúa a la escuela pública vasca en el centro del sistema educativo, relegándola a un papel secundario de garantía mínima de atención universal, perpetuando sus carencias y necesidades de financiación adecuadas;  pero que tampoco soluciona ninguno de los problemas que sufren los trabajadores y trabajadoras de la escuela concertada, con unas peores condiciones laborales, con un sistema privado de contratación y despido opaco que favorece la precarización del empleo, y con un futuro incierto de los puestos de trabajo a causa del descenso de la natalidad, competencia feroz por la matrícula y canibalismo mutuo entre centros grandes y pequeños. 

    Por esto último, y a pesar de compartir la mayor parte de las reivindicaciones, CCOO Irakaskuntza no puede participar en unas convocatorias de huelga que excluye de las mismas a casi el 50% de los trabajadores y trabajadoras de nuestro sistema educativo, como si este anteproyecto de ley les favoreciera especialmente. 

    Además de ello, esta es una convocatoria de marcado carácter sociopolítico, contra un anteproyecto de ley para la Comunidad Autónoma Vasca, por lo que CCOO Irakaskuntza, sindicato confederal de clase, no podría compartir con los sindicatos convocantes algunas de sus reivindicaciones finales, más políticas que sindicales y de un cierto tinte excluyente.

    CCOO Irakaskuntza  emplaza a la ciudadanía y a la comunidad educativa a apoyar y participar en la manifestación que la plataforma  Euskal Eskola Publikoaz Harro, que convoca para el próximo día 5 de noviembre, sábado en Bilbao, partiendo del Sagrado Corazón, con el lema:

     Euskal Eskola Publikoaren Alde. Hezkuntza Lege Honi ez!

     


      

    CCOO Irakaskuntzak ez du bat egingo Euskadiko ikastetxe publikoetan deitutako greba-egunekin

     

    CCOO Irakaskuntzak Euskal Hezkuntza Legearen Aurreproiektuari buruzko diagnostikoan  bat egiten du hezkuntza-arloko erakunde gehienekin , grebarako deia egin duten sindikatuak barne, eta uko egiten dio lege-aurreproiektuari. Aurreproiektu honek, funtsean, etorkizunean publiko-pribatua hezkuntza-sistema dualak iraungo duela bermatu nahi du, eskola-segregazio sozioekonomikoa bultzatzen duena eta gure sistemak dituen arazoetako bat ere konpontzen ez duena. 

    Lege-aurreproiektu honek ez du Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren erdigunean kokatzen, arreta unibertsalaren gutxieneko bermearen bigarren mailako zereginera baztertuz. Bestalde, itunpeko eskoletako langileek pairatzen dituzten arazoetatik bat bera ere ez du konpontzen, besteak beste: lan-baldintza okerragoak , gardentasun gabeko kontratazio- eta kaleratze-sistema pribatua. Lege-aurreproiektuak berma eman nahi dio, enpleguaren prekarizazioa bultzatzen duen sare pribatuari, jaiotza-tasaren beherakadaren ondorioz lanpostuen zalantzazko etorkizunarekin, matrikulazioan lehia basatia eragiten duena, eta zentro handien eta txikien arteko elkarrekiko kanibalismoa eragiten duena.

    Horregatik, eta aldarrikapen gehienekin bat etorri arren, CCOO Irakaskuntzak ezin du parte hartu gure hezkuntza-sistemako langileen ia % 50a deialdietatik kanpo uzten duen greba-deialdietan ,  lege-aurreproiektu honek itunpeko sareko langileei mesede egingo balie bezala.

    Horretaz gain, deialdi honek izaera soziopolitiko nabarmena du, Euskal Autonomia Erkidegorako lege-aurreproiektu baten aurkakoa izanik; beraz, CCOO Irakaskuntzak, klase-sindikatu konfederala Izanik, ezin izango luke deia egiten duten sindikatuen azken aldarrikapen batzuekin bat egin, sindikalak baino politikoagoak direnak eta nolabaiteko kutsu baztertzailea dutenak.

    CCOO Irakaskuntzak herritarrei eta hezkuntza-komunitateari, Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataformak egingo  duen manifestazioa babesteko eta bertan parte hartzeko deia egiten die . Manifestazioa azaroaren 5ean, larunbata, izango da, Bilbon, Jesusen Bihotzetik abiatuta, honako lelopean:

    Euskal Eskola Publikoaren Alde. Hezkuntza Lege Honi ez!