euskadiko langile komisioak | 29 marzo 2024.

Euskadiko CCOOk kezka agertu du Herrirako kideen atxiloketengatik ez baitute normalizazio politikaren ildoarekin bat egiten

    Euskadiko CCOOk baieztatu du epe luzera begiratu behar dela, egoerak pauso eraginkorrak eskatzen ditu bizikidetza normalizatua bermatzeko

    03/10/2013.

    Beste egoera batzuetan ere agertu duten moduan, Euskadiko CCOOk espetxe politikaren funtsezko arloetan aldaketak egiteko unea dela baieztatu du. Makro-prozesu berri hau normalizazio horren perspektibatik beharrezkoa den ildoaren kontrakoa da.

    Euskadiko CCOO harremanetan egonda Herrira mugimenduarekin eta sindikatuari agertutako planteamenduak espetxe politika aldatzera bideratuta egon dira, Parot doktrina edo presoen gerturatzea bake eta normalizazio testuinguru bat bermatzeko. Oinarri horiekin mantendu da Herrira mugimenduarekin harremana.

    Horregatik guztiagatik, Euskadiko CCOOk gaitzetsi egiten du gertatutakoa eta kezka agertu nahi du eman diren atxiloketen aurrean. Urriaren 5erako deituta dagoen manifestazioaren aurrean Euskadiko CCOOk ez du deialdiaren manifestua babesten ez baitu horrekin bere osotasunean bat egiten. Hala ere, Euskadiko CCOOk espetxe politikaren norabidearen aldaketa eskatzen du baita orokorrean herriaren normalizazio egoerari eta elkarbizitza zein bakearen defentsari ekiteko era. Beraz, Euskadiko CCOOko hainbat kide bertaratuko dira larunbateko manifestaziora.