euskadiko langile komisioak | 5 diciembre 2024.

CCOO Euskadi, Emakumezkoen Nazioarteko Egunean

    Martxoaren 8a dela eta Euskadiko Langile Komisioetatik emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren borrokaren aldeko konpromisoa berretsi nahi dugu. Hilero-hilero ikusten dugu enpleguaren desegitea krisi ekonomikoaren ondorioz eta lan munduan bizi dugun une latz honetan ezin dugu ahaztu emakumeak direla egoera hau era zuzenagoan pairatzen dutenak eurak baitira lan prekarietate handiena jasan behar izaten dutenak.

    01/03/2010.
    Loli García, Feli Piedra eta Itziar Cañameros, prentsa aurrekoan

    Loli García, Feli Piedra eta Itziar Cañameros, prentsa aurrekoan

    Martxoaren 8a dela eta Euskadiko Langile Komisioetatik emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren borrokaren aldeko konpromisoa berretsi nahi dugu. Hilero-hilero ikusten dugu enpleguaren desegitea krisi ekonomikoaren ondorioz eta lan munduan bizi dugun une latz honetan ezin dugu ahaztu emakumeak direla egoera hau era zuzenagoan pairatzen dutenak eurak baitira lan prekarietate handiena jasan behar izaten dutenak. Aldi baterako eta lanaldi partzialeko kontratuen ehuneko handi bat emakumeek betetzen dute eta soldata baxuagoekin gainera beraz, ordainsari baxuagoak ere langabezian daudenerako. Gizonezkoen ondoan, emakumezkoen ahultasuna nabaria da.

    Ez dugu onartuko krisiaren aitzakiarekin berdintasun neurrien aldeko borroka baztertuta geratzea. Ezin dugu dagoeneko existitzen den bazterketa alde batean utzi, negoziazio kolektiboan berdintasun plan eta neurrien negoziazioa bultzatzen jarraitu behar dugu. Honengatik guztiagatik, FSC Euskadiko Emakumearen Idazkaritzatik martxoaren 8an

    Bilbon ospatuko diren ekitaldietan parte hartzeko deia zabaltzen dizuegu. Denok, sindikatu honetako emakume zein gizonek erakutsi behar dugu emakume eta gizonezkoen arteko benetako berdintasunarekiko konpromisoa.

    - 09:30 BILERA Abokatuen Elkargoan (Calle Rampas de Uribitarte nº10. Bilbao)
    - 12:30 ELKARRETARATZEA Cofebasken (Gran Vía, 50)

    Gainera, eguneroko lanarekin dugun konpromisoa indartzeko, datorren apirilaren 21 eta 22an, prozesuetan barneratuko zareten sektore arduradun eta ordezkarientzat, Berdintasun Planen inguruko ikastaroa eskainiko dugula azaldu nahi dizuegu. Zuen interesekoa izango delakoan.