euskadiko langile komisioak | 21 octubre 2026.

Azaroak 11

Greba Orokorra!

    14/10/2026.
    Cartel euskera

    Cartel euskera

    CCOOtik  herri honetako emakume eta gizonei dei egiten diegu gure erosteko ahalmena murrizten duen inflazioaren aurrean soldata hobeak, etxebizitza duina eta prezioen kontrolaren alde mobilizatzera. 

    Azaroaren 11ko greba orokorra herritarren oinarrizko eskubide batekin espekulatzen dutenen zikoizkeria aseezinari erantzuna da. Ia ezinezkoa egiten baitute gehiengoarentzat etxebizitza duin bat eskuratzea. 

    Azaroaren 11ko greba orokorra langile klasearen salaketa da enpresa-politiken aurrean.  Gure herriaren hazkunde ekonomikoa aprobetxatzen baitute, langileen soldaten kontura, haien ondarea etekin handiekin puzteko.

    Azaroaren 11ko greba orokorrak herritarren gehiengoaren haserrearen isla da. Eredu ekonomiko honek oinarrizko ondasunen kontsumoarengan eta prezioengan jartzen dituelako enpresen irabazi-marjinak, gerrek eragindako krisi energetikoaren kostuak ordaintzeko. 

    Azaroaren 11ko greba orokorrak mobilizatzen den gizartearen indarra erakutsiko du, borroka kolektiboarekiko duten konpromisoa erakusten duten gazteen lidergoarekin, ez dena inondik inora ere "kristalezko belaunaldia".

    Azaroaren 11ko greba orokorra milioika pertsona kaltetzen dituen lan eta etxebizitza prekarietatearen aurkako oihua da, bereziki egoera ekonomiko zaurgarrian dauden emakume eta etorkinena.

    Azaroaren 11ko greba orokorra duintasunez bizitzeko dei ozena da. Ez dugu osasuna lantokian galdu behar, gaixotzen garenean etikarik ez duten enpresariek ez gaituzte estigmatizatu behar eta hilabete amaierara iristeko kezkak eta gure etxebizitzatik kaleratuak izateko beldurrak  ez gaitzatela gaixotasun mentalekin gaixotu. 

    Azaroaren 11ko greba orokorrak berretsi egiten du gizarteak osasuna, hezkuntza, zaintzak eta etxebizitza bermatuko dituzten zerbitzu publikoekiko duen konpromisoa, langileok sektore pribatuan ordaindu behar izan ez ditzagun.

     

    CCOO sindikatuak azaroaren 11rako greba orokorra deitzen dugu negoziazio kolektiboa desblokeatzeko:

     

    • Soldatak igo.

    • Lanaldia murriztu.

    • Langileen osasuna hobetu.

    • Prekarietatea errotik ezabatu.

     

    CCOOk greba orokorra deitzen dugu, administrazio publiko guztiei, etxebizitzaren espekulazioarekin amaituko duten politikak bultzatzea eskatzeko.

     

    CCOOk greba orokorra deitzen dugu langile klasearen errentak murrizten dituzten prezioen norabide okerrari muga jartzeko.

     

    Lankideok

    Azaroaren 11n, denok Greba Orokorrera.