euskadiko langile komisioak | 27 marzo 2026.

Euskadiko CCOOk hizkuntza politikaren inguruko “konspirazio teoriak” salatu ditu

  • CCOOk lan eskubideak defendatzen dituztenak seinalatu eta beldurtu nahi izatea salatu du, dela sindikatuak, dela plataforma herritarrak.

11/03/2026.
Foto: Irekia

Foto: Irekia

Euskadiko CCOOk Euskadiko hizkuntza politikaren inguruan konspirazio teoriak sortu nahi izatea salatu du. Hala, sintomatikoa da, erakunde publikoetatik ere, "beren denbora eta baliabideak indarrean dagoen legedia betearaztera bideratzen ari direnak" seinalatu nahi izatea.

Sindikatuaren iritziz, lan eskaintza publikoetan hizkuntza eskakizunei dagozkien arauak nabarmen eta sistematikoki betetzen ez direnean auzitegietara jotzea ustezko “oldarraldi judizialtzat” jo nahi dute. Errenteriako LEParen kasuan, bertako errealitate soziolinguistikoaren arabera perfilatu beharreko lanpostuen indizea %53 bazen ere, %100a izan zen LEPan perfilatu zen lanpostu kopurua 3.HE-C-1 mailarekin, hau da, legez ezarritakoa baino askoz handiagoa.

Sindikatuak adierazi du LEParen eta Hizkuntza Eskakizunen epai bakoitza zer den ikusi beharrean, hau da, Eusko Legebiltzarrak berak onartutako legeak bete ez izanaren egiaztapen bat, konspirazio teoriak bota direla enplegu publikotik herritarren parte baten kaleratzea justifikatzeko eta langileen eskubideak defendatzen dituztenak seinalatu eta beldurtzeko. 

Euskadiko CCOOk azpimarratu du, sindikatuaren zeregina langile klasea antolatzea dela langileen interesak defendatzeko, urteetan bitarteko langile izan eta gero euskal legediak ezarritakoaren gaineko hizkuntza eskakizuna ez egiaztatzeagatik kaleratu nahi dituzten langileena esaterako.