euskadiko langile komisioak | 13 agosto 2025.

Ostalaritza Euskadin: Motor ekonomikoa ala prekarietatearen tranpa?

  • Zerbitzuen sektorea da enplegu-emaile nagusia Euskadin, batez ere gazteentzat. Hala ere, langile askok sektorea uzten dute egonkortasun faltagatik, ordutegi zatitua eta soldata baxuak dituztelako, azken hitzarmenetan hobekuntzak egon diren arren.
  • CCOOek zalantzan jartzen du ostalaritzaren eta turismo masiboaren mende dagoen euskal eredu ekonomikoa, eta horrek etxebizitzan eta egoiliarren bizi-kalitatean dituen ondorio negatiboak aipatzen ditu.
  • Horregatik, borroka sindikalaren eta lan-eskubideei buruzko informazioaren garrantzia nabarmentzen dugu, baldintzak hobetzeko funtsezko tresna gisa. Prekarietateak ez du menuaren parte izan behar, eta zure eskubideak ezagutzea funtsezkoa da zu babesteko.

16/07/2025.
Prekarietatea ez da menuaren parte.

Prekarietatea ez da menuaren parte.

Zerbitzuen sektorea bihurtu da Euskadin jende gehien lan egiten duen sektorea. Zehazki, ostalaritzak pisu handia hartu du gazte langileen artean. Lan mundurako sarrera da gazte askorentzat, bertakoak zein atzerritarrak, Euskadira etorkizun bat irabaztera datozenak, eta jende askok jotzen du bertara ez duelako ia kualifikaziorik behar eta lan hori egiteko prest dagoen jendea falta delako. Hala ere, igarotze-sektore bihurtu da eta, bertan, zati handi batek, bere posizio ekonomikoa ziurtatzen duenean, sektorea uzten du, dela ostalaritzakoa, hoteletakoa, garbiketakoa, etab., egonkortasun handiagoa lortzeko, bai ordutegikoa, bai ekonomikoa.

Gakoa ez da "langilerik ez dagoela"; izan ere, ostalaritzatik igaro den jende askok hain nazkatuta eta erreta amaitzen du ezen beste sektore batzuetan, industrian adibidez, lana bilatzen duen, eraikuntzarekin gertatzen denaren antzeko fenomeno batean.

Zergatik falta da eskulana? Ostalaritza oso sektore duina da, karrera profesionala garatzeko eta bizi-proiektu bat garatzeko aukera ematen duena. Zenbait establezimenduk legeak betetzen badituzte ere, ostalaritzan lan egiten dutenek, beren lan baldintze zaintza eta partehartze sindikal etengabea behar dute eskubideak betearazteko. Hala ere, langileen errotazioa, lanaren urtarokotasunak eta enpresa txikiez osatutako ekosistemak, ekintza sindikala eta langileen antolaketa zailtzen dituzte.

Ostalaritza, gehienbat, goizeko hamaiketatik gaueko hamaiketara bitarteko jardunaldiek markatzen dute. Horrek ez du esan nahi etenik gabe lan egiten denik. Badadude kasu batzuk non ordutegi zatitua arazo nagusiena den, langileen eguna erabat zatitzen baitu, egun osoan zehar lanari begira egon behar izatea eraginez. Kasu gehienetan ez da hori ordaintzen edo konpentsatzen, eta kontziliazioa eta kalitatezko aisialdia eta atsedena izateko aukera eragozten ditu. Hori gutxi balitz, aparteko ordu asko ez dira kotizatzen, ordaindu bakarrik egiten dizkizute, ez dago plusik ordutegia zatituta izateagatik, leku askotan fitxaketa-sistemarik ez dago eta kontziliatzeko lan-baimenak ukatzen dira.

Gainera, zure lagunak aisialdiaz gozatzen ari direnean lan egiteak une garrantzitsuak galtzen ari direlako sentsazioa eragiten du, batez ere gazteen artean. Hori da, hain zuzen ere, sektorean gutxi gorabehera modu iraunkorrean sartzeari uko egiteko arrazoi nagusietako bat, "konpentsatzen ez duelako", batez ere beste aukera bat har dezaketen gazteen artean, hala nola, familia-ekonomiatik independizatu gabe jarraitzea edo beste sektore batzuetan zortea bilatzea.

Horri guztiari soldata baxuak gehitzen badizkiogu, nahiz eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hitzarmenek gora egin duten eta azken urteetan, langile-klasearen antolaketari esker, beste baldintza batzuk hobetu diren, oraindik ere beharrezkoa da sektorearen "aberastasuna" hobeto banatuko duen soldata-igoera bat.

Badakigu ez direla gauza bera auzoko taberna edo hiriguneko jatetxe edo kafetegia, baina bakarrik ez zaudela sentitzeko garrantzitsua da hitzarmen kolektiboa, zure laneko eskubideak eta CCOO bezalako erakunde baten babesa ezagutzea.

Ostalaritzari DENA apustu egitea akats larria dela adierazi nahi dugu: ezin dugu onartu euskal ekonomiaren "motor" nagusia ostalaritza, makroekitaldiak, makro-jaialdiak, Eurokopak edo munduko futbol txapelketak izatea, bidaia-aldizkarien edo aldizkari gastronomikoen azalak betetzen dituztenak, gero eta turista gehiago erakarriz, oro har profil sozioekonomiko handikoak. Horrek aldi baterako etxebizitzen eskaria areagotu egiten du eta are larriagoa egiten du etxebizitzaren arazoa, pisu asko udaldirako turismo-ostatu eta ikasturtean zehar ikasleentzako-ostatu bihurtzen baitira. Horrela kanporatu zen langile klasea hirigunetik, eta orain auzoetatik kanporatzen ari da.

Beharbada, horrek guztiak ostalaritza sektore profesionalik erakargarriena ez izatea eragingo du, baina, lasai, dena ez da albiste txarra.

Bai ostalaritzan lan egiteko jarrera eta gaitasunak dituen gazte bat zarelako, bai diru-sarrera gehigarriak lortzeko irtenbide praktikoa izan daitekeelako, CCOOtik zure lanean zuzena ez dirudien guztia behatzera animatzen zaitugu, legezkoa den ala ez informa zaitezen eta legezkoa ez bada, neurriak har ditzazun.

Adibidez, kontratuaren eta nominen kopia bat jasotzeko eskubidea duzulako, lan egiten duzun ordu guztietan alta emanda egon behar duzulako, eguneko eta asteko atsedenaldiak errespetatu behar direlako, eguneko gehieneko lanaldia dagoelako, lan egindako denbora erregistratzeko legezko betebeharra dagoelako, lan egindako jaiegunak konpentsatu egin behar direlako... Eta zalantzarik baduzu, kontsultatu CCOOen.

Sindikatuon borrokari esker, kale hauetako ostalaritzako negozioetako langileek hobekuntza itzela izan dute beren eskubideetan. Bizkaian, aurten, soldatak % 15,5 eguneratzea, hurrengo urteetarako erosteko ahalmena handitzea eta urteko lanaldia murriztea lortu dugu.

Badakizu ostalaritza zaila dela, gogaikarria dela zure lankideak parrandan dauden bitartean lan egin behar izatea, batzuetan egoera deserosoei aurre egin behar zaiela, jardunaldiek amaiezinak diruditela, eta gainera, amaitu dela dirudienean, terraza garbitzea eta jasotzea tokatzen da.

Horregatik, erabili zure eskubideak.

Ez zaude bakarrik, zerbitzari. Babestu zaitez zure eskubideekin. Uda honetan, ez zaitez erre.

PREKARIETATEA EZ DA MENUAREN PARTE