euskadiko langile komisioak | 21 diciembre 2024.

Balenciaga ontzioletako langileek kontzentrazioa egin dute Donostiako Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean

  • Langileek Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean kontzentratu ziren atzo, Ekonomia Ministerioari lan-mahai bateratuan egon dadila eskatzeko.

20/12/2024.
Concentración por Astilleros Balenciaga

Concentración por Astilleros Balenciaga

Balenciagako langileek elkarretaratzea egin dute 10:00etan, Gobernuaren Donostiako Ordezkariordetzaren aurrean, Ontziolaren jarraipenerako lan-mahai bateratuan parte hartu ez izana salatzeko. Joan den astean mahaira deitutako gainerakoek baietz erantzun zuten. Ostegunean izango da lehen lan-bilera. Ekonomia Ministerioa oraindik garaiz dago parte hartzeko. Astilleros Balenciaga hartzekodunen konkurtsoan dago dagoeneko, eta, beraz, administrazio guztien baterako lana inoiz baino beharrezkoagoa da.