euskadiko langile komisioak | 28 marzo 2024.

CCOO Euskaraldiarekin bat eremu guztietan euskara sustatzeko asmoz

  • Arreta euskaraz ematea bermatuko du sindikatuak eta ekimena era masiboan zabaldu du afiliatu eta ordezkarien artean.

Euskadiko CCOOk Euskaraldiarekin bat egin du eta bere egoitza nagusietan zein eskualdeetan arreta euskaraz ematea bermatzeko konpromisoa hartu du, espazio hauek kanpo “arigune” moduan identifikatu ditu. Azaroaren 20tik abenduaren 4a arte arigune moduan identifikatu dira euskarazko arreta bermatuta dagoen espazioak, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Durango, Ermua, Eibar, Arrasate, Zumarraga eta Zumaia baita beste hainbat atal sindikal.

11/11/2020.
Foto Euskaraldia 2018

Foto Euskaraldia 2018

Sindikatuak email bidezko jakinarazpena bidali die afiliatuei ekimenean parte-hartzera animatuz, “ahobizi” edo “belarriprest” moduan, parte-hartzea ahalik eta handiena izateko asmoz eta euskararen erabilera zabaltzen laguntzeko. Ildo honetan, CCOO, harremanetan dago ekimenaren ordezkariekin eta hainbat bilera egin dituzte. Jakin badakite euskara heritarrek estimatzen duten eta sentitu egiten duten gauza dela, horregatik eremu desberdinetan sustatu behar da erabilera, horien artean egoitza sindikaletako arretan.

Sindikatuaren azken helburua da, bai euskara eta baita gaztelania, biak euskal gizartearen ondare eta identitate ikur, babes eta integraziorako elementu izatea Euskadiko errealitate linguistiko desberdinekiko. CCOOk 2019 urte bukaeran “klase arrakalarik gabeko herri eleanitzaren aldeko txostena” aurkeztu zuen, bertan, sindikatuak, euskararen erabileraren ezarpenean lagunduko duen hizkuntza politikan beharrezkoak diren proposamenak aurkeztu zituen, hizkuntza dibertsitatea zein euskara eta gaztelaniaren arteko elkarbizitza babestuz.

Documentación asociada
Documentación asociada