euskadiko langile komisioak | 3 diciembre 2024.

Eusko Jaurlaritzak Cespa 5000 eurorekin zigortzea proposatu du Iberdrolako eraikin zaharreko amiantoa kentzerakoan praxis okerragatik

  • Bilboko Iberdrolako eraikin zaharreko lanak salatu egin zituen Euskadiko CCOOk bere garaian

25/06/2015.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak proposatu du, Lan Ikuskaritzak egindako txostenetik ateratako ondorioen bitartez, Cespa Gestion de Residuos SA enpresa 5000 eurorekin zigortzea Bilboko Iberdrolaren eraikin zaharrean amiantoa kentzean jardun duten eragatik. Eraikina behera botatzearen kontratista nagusia Valeriano Urrutikoetxea SLU bada ere honek Cespa azpikontratatu zuen eraikinean amiantoa erretiratzeko.

Euskadiko CCOOk egindako salaketa eta gero, Lan Ikuskaritzak bisita egin zuen 2014ko abenduaren 30ean eta dagoeneko kenduta zeukaten sabai aizuna nahiz eta lan planaren behin betiko onarpena 2015eko urtarrila arte egin ez. Sabai hori erretiratzea amiantoa kentzeko lan planaren parte zen beraz Cespa Gestion de Residuos enpresak ez zuen horretarako baimenik lan hori egin zuen unean.

 

Euskadiko CCOOrentzat amiantoa kentzeko lanetan lan agintaritzaren zaintzak zehatza izan behar du eta erreferentziazko araudian ez dauden jardunbideak zigortu egin behar dira, kasu honetan gertatu den moduan. Sindikatuaren ustetan amiantoa kentzen ari diren enpresak beharrezkoak dira eta beren lana araudian ezartzen denaren arabera egin behar dute, ez baikara obrako langileen lan eta osasun baldintzen inguruan bakarrik ari, osasun publiko arazo batez baizik, gerta daitekeen amianto zuntzen dispertsioa dela eta.Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak proposatu du, Lan Ikuskaritzak egindako txostenetik ateratako ondorioen bitartez, Cespa Gestion de Residuos SA enpresa 5000 eurorekin zigortzea Bilboko Iberdrolaren eraikin zaharrean amiantoa kentzean jardun duten eragatik. Eraikina behera botatzearen kontratista nagusia Valeriano Urrutikoetxea SLU bada ere honek Cespa azpikontratatu zuen eraikinean amiantoa erretiratzeko.

Euskadiko CCOOk egindako salaketa eta gero, Lan Ikuskaritzak bisita egin zuen 2014ko abenduaren 30ean eta dagoeneko kenduta zeukaten sabai aizuna nahiz eta lan planaren behin betiko onarpena 2015eko urtarrila arte egin ez. Sabai hori erretiratzea amiantoa kentzeko lan planaren parte zen beraz Cespa Gestion de Residuos enpresak ez zuen horretarako baimenik lan hori egin zuen unean.

 

Euskadiko CCOOrentzat amiantoa kentzeko lanetan lan agintaritzaren zaintzak zehatza izan behar du eta erreferentziazko araudian ez dauden jardunbideak zigortu egin behar dira, kasu honetan gertatu den moduan. Sindikatuaren ustetan amiantoa kentzen ari diren enpresak beharrezkoak dira eta beren lana araudian ezartzen denaren arabera egin behar dute, ez baikara obrako langileen lan eta osasun baldintzen inguruan bakarrik ari, osasun publiko arazo batez baizik, gerta daitekeen amianto zuntzen dispertsioa dela eta.