euskadiko langile komisioak | 21 diciembre 2024.

CCOOk bat egiten du horrelako jardunek sortu duten gaitzespenarekin

  • Batzorde Exekutibo Konfederalak ohiz kanpoko bilera egin du Bankia eta Caja Madrideko txartelak direla eta

Bileran onartu den ebazpenak hala dio: Batzorde Exekutibo Konfederalak ohiz kanpoko bilera egin du afiliatuen haserrea eta gizartean sortu den kezka baloratzeko Caja Madrid zeneko Kontseilarien txartel opakuen erabileraren inguruan plazaratu den informazioa dela eta. Informazioan, era desberdinean, sindikatuarekin lortura duten sei pertsona agertzen dira.

08/10/2014.

Batzorde Exekutibo Konfederalak ohiz kanpoko bilera egin du afiliatuen haserrea eta gizartean sortu den kezka baloratzeko Caja Madrid zeneko Kontseilarien txartel opakuen erabileraren inguruan plazaratu den informazioa dela eta. Informazioan, era desberdinean, sindikatuarekin lortura duten sei pertsona agertzen dira.

Batzorde Exekutibo Konfederala euren denbora sektore eta enpresetako langileen interesak defendatzen ematen duten afiliatuen artean informazio honek sortu duen ezinegonarekin bat dator. Era berean, horrelako jardunek herritarren artean sortzen duten gizarte gaitzespenarekin bat egiten du. Horregatik guztiagatik Batzorde Exekutibo Konfederalak honakoa hitzartu du:

1.- Afiliatuei, langileei eta herritarrei barkamena eskatzea, CCOOren izen ona zikintzen duten jardunak hauteman eta ekidin ez izanagatik. Gure sindikalisten jarduna gidatu behar duten balore etikoetatik at dauden jarrerak errotik ezabatzeko hartutako erabakia berretsi nahi dugu.

2.- Publikoa izan behar duen eta gardentasun osoko irizpideen baitan kudeatu behar den jarduna horrelako medioen bitartez ordaintzearekiko gaitzespena berretsi nahi dugu. Horrelako ordainketa biderik ez da sekula onartu behar, are gutxiago erabili.

3.- Bi aste barru amaituko den ikerketa sakona egitea. Hori bukatzean, dagozkion neurri disziplinarioak hartuko dira eta aipatutako ikerketaren erabaki eta ondorioak publikoki jakinaraziko dira. Bestetik, pertsona hauen erantzule diren erakundeek (Zerbitzu Federazioa eta Madrilgo Euskadiko Langile Komisioak) dagoeneko hasi dituzte dagozkien prozedurak.

4.- Barne ikerketarekin lankidetzan jarduten ez duen pertsonei sindikatutik kaleratzeko berehalako espedientea irekiko zaie.

5.- Gertaerak argitzen ez diren bitartean inplikatuta dauden sei pertsonen militantzia eten egingo da, arrazoi horrengatik, Batzorde Exekutibo Konfederalak, orain arteko Konfederazioko Azterlanen idazkari eta Maiatzaren Lehena Fundazioko lehendakariaren dimisioa onartu du.

6.- Sindikatuko egituretan dauden prozedura guztietako kanpo kontu-ikuskapenak bukatzea. Horiek, egiten diren Urteko Kontuekin batera, gure baliabideen kudeaketa gardenagoa egiten ahalbidetuko dute eta beste maila batzuetan antzekorik gertatzen ez dela bermatzen lagunduko dute.

7.- Horrelako egoerak ekiditeko beharrezkoak diren arau aldaketak egitea, urtea bukatu baino lehen aurreko Batzar Konfederalean hasitako eztabaidak amaituz.

8.- Afiliatuei eta iritzi publiko orokorrari ebazpen hau helaraztea sindikatuak balore etikoekin duen konpromisoaren inguruan zalantzak argitzeko. Horrelako jardunekin errotik bukatzeko erabaki irmoa agertu nahi dugu.