euskadiko langile komisioak | 21 diciembre 2024.

Gazteak bai...inozoak ez!

    Norbaitek uste al zuen Gazteriaren Konsteiluari erasoa erantzunik gabe geratuko zela? Inola ere ez! CCOO Gazteak biharko EGKren deialdia babesten du.

    27/12/2011.
    28an asteazkena, 12.00etan Arriagaren aurrean

    28an asteazkena, 12.00etan Arriagaren aurrean

    Dagoeneko 65 kolektibotik gora eta 200 norbanako baino gehiagok (tartean politikariak, irakasleak, kazetariak, gizarte ekintzaileak...) EGKren aldeko atxikimendua eman dute. Izan ere, arrisku larrian baitago gazte elkarteen sarea, hiru urtetan %50ean murriztu baitio diru-laguntza PSEk. "Oinarri ekonomikoaz harago (gobernu autonomikoarentzat oso zifra baxuak dira), borondate politiko baten ondorio da eta gazte parte-hartzearenganako eta euskal elkartegintzarenganako apustu falta bat" islatzen du murrizketak, gazte-erakundeak salatu duenez.

    Orain, komunikatutik kalera ateratzeko ordua da. Horregatik, deialdi hau luzatu dugu:

    Inuzteneen egunean, alegia, abenduaren 28an, asteazkena, 12.00etan Arriagaren aurrean mobilizazio eta prentsa-agerpena egingo dugu, Gazteak bai... inozoak ez! lelopean. Bertan, atxikimenduen behin betiko zerrenda ezagutaraziko dugu.

    Noski: sinatzaile guztiak bertara etortzera deituta zaudete. Gazte elkarteen sarearen aldeko gizarte babesa biltzeko hitzordua izango da eta, zergatik ez, elkarren berri izateko aukera polita ere!

    Honezkero zenbait elkartek, politikarik eta gaztek bere parte-hartzea konfirmatu dute. Animatu zuek ere!