euskadiko langile komisioak | 30 diciembre 2024.

"Doikuntza planen ondorioek eragindako biharamuna daukagu"

    Euskadiko Langile Komisioak Sindikatuko Konfederazio Sindikalak krisi ekonomiko testuinguruan egingo dio aurre aurten Emakumearen Nazioarteko Egunari. Politika makroekonomikoak alde batera utzi ditu azken urteetan indarra hartu duten berdintasunaren inguruko politiketara bideratu diren ahalegin eta kezkak. Sindikatuak emakumeen lan egoerari buruzko txostena aurkeztu du.

    02/03/2011.
    Unai Sordo, Feli Piedra e Itziar Cañameros en la rueda de prensa de Bilbao.

    Unai Sordo, Feli Piedra e Itziar Cañameros en la rueda de prensa de Bilbao.

    Hona hemen Unai Sordo CC.OO. Euskadiko idazkari nagusiak egin dituen adierazpenak: "behin baino sarriago salatu ditugun doikuntza planen ondorioek eragindako biharamuna dugu"; "ekonomia suspertzeko neurriak hartu behar dira enpresek kreditua izan dezaten"; eta "Euskadiko langabeziari aurre egiteko txoke-plan bat zehaztu behar dugu". Ildo horretatik, Sordok esan du otsaileko langabezi datuen arabera, Euskadin  2.338 langabetu gehiago dagoela eta guztira 145.456 direla.

    "Desoreka bat dago azken aldian hartu diren neurrien eta defizit publikoa murrizteko eta ekonomia suspertzeko behar diren neurrien artean. Sordok esan duenez, "zoritxarrez hilabete honetan ere lan erreformak indarrean dirau eta erreforma horrek ez du ez enplegua sortuko ez sortutako enpleguaren kalitatea hobetuko" horregatik, "aldatu egin behar da". Hori dela eta, Sordok aurreratu du "egun gutxiren buruan" sindikatuak "legegintzazko herri-ekimen prozesu bat iragarriko duela, ekimen horren bidez Kongresura eramateko lan erreformaren eztabaida eta bide horretatik  sakonago aldatzeko lan erreforma".