euskadiko langile komisioak | 4 marzo 2024.

Euskadiko Langile Komisioek txartela gorria ateratzen diote emakumeenganako biolentziari

    Azaroaren 25an, sindikatuak genero indarkeriari kontrako borroka aldarrikatzen du

    26/11/2010.
    Compañeros y compañeras de CCOO en la sede de Donostia

    Compañeros y compañeras de CCOO en la sede de Donostia

     Azaroaren 25ean, CCOOk jakinarazi nahi du emakumeen erailketak arbuiatzen dituela, gaur egungo gizartearen lakra handiena direlako eta ezinbestekoa dela gizarte zibil osoaren, administrazioen eta erakundeen etengabeko konpromisoa indartzea egiturazko fenomeno honi aurka egiteko, zeinak desberdintasunean eta gizon eta emakumeen arteko botere harremanetan baitauka jatorria.

    CCOOk ezinbestekotzat eta beharrezkotzat jotzen du guztiz eta eraginkortasunez aplikatzea Genero Indarkeriaren aurkako babes Integraleko Neurrien Lege Organikoa, zeinaren garapenari esker aurrerapen garrantzitsuak lortu baitira, erakunde espezifikoak indartuz, laneko eskubideak aitortuz, inplikatutako profesionalei prestakuntza eta sentsibilizazioa eskainiz eta, era berean, hobekuntzak lortuz indarkeriaren biktima diren emakumeentzako prebentzioan, arretan, babesean, baliabideetan eta diru-laguntzetan.