euskadiko langile komisioak | 21 diciembre 2024.

Erreformak "gehiago eta luzaroago" prekarizatuko ditu lan merkatuko gazteak

    Argi dago erreforma honek ahulago egiten dituela ahulenak eta lan merkatua uniformeki prekariotzea duela helburu; horregatik, funtsezkoa da gazte langileek Greba Orokorra babestea, beren etorkizuneko lanaren duintasuna baitago jokoan.

    14/09/2010.

    Unai Sordo, Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak, Crisitina Bermejo CCOOko Gazteria saileko arduradunak eta Santi Martínez, CCOO Euskadiko arduradunak gaur azaldu dute  nola eragingo dion lan erreformak gazteen kolektiboari. Ondorio gisa esan dute "erreformak dakartzan aldaketek ez dutela konponduko gazteen arazoetako bat bera ere, ez lan merkatuan sartzean,  ez lana mantentzean eta ez merkatutik ateratzean. Aitzitik, erreforma honek kontratazio ezegonkorraren geto laboralean atxikiko ditu eta luzaroago ordaindu beharko dute prekarietatearen ordain-saria".

    CCOOk  Gobernuaren jarrera salatu du, kontuan hartu baititu CEOEk kontratazio arloan eginiko eskaera gehienak, eta horrek ondorio larriak izango baititu bereziki gazte langileen artean. Erreformak ez du enplegurik sortuko gazteen langabezi indize altuak jaisteko, eta ez du aldi baterakotasunarekin amaituko; kontrara, aldi baterakotasuna areagotuko du, soldatak murriztuko ditu eta prekarioago egingo du gazteen egoera. Espainian, langabezi tasa %62koa da  16-19 urte bitarteko gazteen artean  (Euskadin %46) eta %37koa, berriz,  20-24 urte bitartekoen artean (Euskadin %29 ). Aldi baterakotasunari dagokionean, EAEk gainditu egin du Estatuko batez bestekoa, %46 eta %45eko indizeak erregistratu direlarik hurrenez hurren.

    CCOOk Gobernuarekin eta sindikatuekin eginiko elkarrizketa sozialeko mahaian proposatutako Gazteen Enplegurako Planak egoera hori konpontzea du helburu, esaterako, praktika eta prestakuntza kontratuak suspertuz (apenas erabiltzen dira kontratu mota horiek, enpresariek nahiago baitute bekadunen irudi alegal eta iruzurtia erabiltzea). Erreforma honekin,  ez da adin mugarik izango titulaziorik ez daukaten pertsonei prestakuntza kontratuak eskaintzeko urtetako esperientzia badute ere, ez du Lanbide arteko Gutxieneko Soldata bermatuko eta enpresariak ez du lanpostu hori kotizatu beharrik izango. Praktiketako kontratuak 5 urtez erabili daitezke (lehen 4 urte ziren) titulazioa lortu ondoren, soldata ia %40raino murriztuko da eta kontratu hori erabili ahal izango da egiten diren gradu edo master guztietan. CCOOk baita ere salatu du ez dela Enplegu arloko Zerbitzu Publikoetako langile kopurua handitu (beste herrialde batzuetan orientatzaile espezifikoak dauzkate gazteentzat) eta lehentasuna eman zaiela kokatze agentzia pribatuei eta ABLEei.

    Unai Sordoren esanetan, "argi dago erreforma honek ahulago egiten dituela ahulenak eta lan merkatua uniformeki prekariotzea duela helburu; horregatik, funtsezkoa da gazte langileek Greba Orokorra babestea, beren etorkizuneko lanaren duintasuna baitago jokoan".