euskadiko langile komisioak | 21 diciembre 2024.

Enpresa bat zigortu dute prebentzio zerbitzurik ez edukitzeagatik eta langileei osasun azterketarik ez egiteagatik

    CCOOk berriro salatu du erakundeek eta enpresek ukatzen duten errealitatea, non enpresak, krisia aitzakiatzat hartuta, prebentzio arloan aurrezten saiatzen baitira, langileen osasunaren kontura.

    08/09/2010.

    Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak horma-armairuak fabrikatzen dituen Bizkaiko enpresa bat zigortu du, prebentzio antolakuntzarik ez edukitzeagatik eta bere 17 langileei osasun azterketarik ez egiteagatik.

     Uztailean jarri zen salaketa Laneko Ikuskaritzan eta Osalanen, eta azken honek  txosten bat idatzi zuen, non egiaztatu baitzuen enpresak ez zituela derrigorrezko urteroko osasun azterketak eskaini 2006, 2007 eta 2008. urteetan. Baita ere adierazi zuen "zantzu guztien arabera, gabezia hori enpresako erabaki baten ondorio dela".

    Lan Ikuskaritzak egiaztatu du, Prebentzio Zerbitzuarekin zeukan kontratua amaitu ondoren, enpresak ez zuela prebentzio eredurik eduki sei hilabetez. Kontuan izanik bai irregulartasun horiek eta bai enpresariaren testigantza, esan baitzuen hori guztia arrazoi "ekonomikoengatik" gertatu zela, joan den hilean Lan Ikuskaritzak zigor prozedura bat ireki zuen.

    CCOOk berriro salatu du erakundeek eta enpresek ukatzen duten errealitatea, non enpresak, krisia aitzakiatzat hartuta, prebentzio arloan aurrezten saiatzen baitira, langileen osasunaren kontura.