euskadiko langile komisioak | 26 abril 2024.

CCOOk euskara ikastearen doakotasuna EGA mailaraino zabaltzea proposatu die talde parlamentarioei

    Sindikatuak zuzenketak aurkeztu dizkio lege proposamenari euskara jakitearen eskubidea bermatzeko.

    08/02/2019.

    Eusko Legebiltzarrak, EH Bildu taldeak sustatutako euskara jakiteko eskubidea bermatzeko lege proposamenaren tramitazioaren aurrean, Euskadiko CCOOk hainbat planteamendu jakinarzi dizkie Legebiltzarreko taldeei, sindikatuarentzat ezinbestekoak direnak hizkuntza normalkuntzaren norabidean.

    Sindikatuaren ustetan beharrezkoa da aurrekontu-sail handiagoa bideratzea euskararen ezagutzaren zabaltze handiagoa lortzeko, eta eskertu egin du zentzu honetan EH Bilduk egindako Lege proposamenaren bideratzeak proposamenak aurkezteko aukeragatik.

    CCOOren proposamenen artean azpimarratu nahi dugu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gradua eskuratzeko gaztelera eta euskara B2 maila ziurtatzeko baldintza kentzearena. Onartu ezin daitekeen planteamenduari erantzuten dio proposamen honek, ondorioz milaka gaztek titulua ez eskuratzea eragin dezakeelako.

    Beste proposamen bat bi hizkuntza ofizialen ikasketen doakotasuna da C1 edo EGA mailara iristsi arte. Sindikaturen proposamena administrazio publikoko lanpostu askok gaur egun maila hori eskatzen dutelako da.

    CCOOk proposatzen du baita ere Udalen eta gainontzeko erakundeen euskalduntze gastuak, bere osotasunean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) kontukoak izatea eta partida ekonomikoak bideratazea euskara ikastearen sustapenerako baita ere enpresa pribatuan.