Euskadiko CCOOk IRPHren sententzia betetzeko eskaera egiten dio Kutxabanki

    Euskadiko CCOOk Donostiako Merkataritza-arloko Epaitegiak emandako epaila betetzeko eskatu dio Kutxabanki; sententzia honek Kutxabankeko hipoteka-maileguan IRPH-Kutxetako ezarpenari dagokion klausula baliogabezkoa dela adierazten du, interes-tasa neurriz kanpokoa dela kontsideratzen duelako.

    13/05/2014.

    Ondorioz, sindikatuak finantza-erakundeari sententziaren kontrako errekurtsoa ez aurkezteko exijimendua egin dio eta indize bezala duen IRPH-Kutxak, Euribor+1engatik ordezkatzen hastea eskatu dio, sententziak eta harpidetutako hipoteka-kontratua aipatzen duten bezala.

    Honen harira Euskadiko CCOOk gogorarazi nahi izan du, politika finantzarioa erabakitzeko eskuduntza Kutxabanki dagokiola eta ez Kutxari, honi dagokion eztabaida sortu nahi izan den arren. Interesen arabera zabaldutako informazio faltsuez gain, Kutxako Administrazio Kontseiluak ez du IRPHaren aplikazioaren alde edo kontrako bozketarik egin.

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.