Euskadiko CCOOk lan-baldintzak eta langabezi-babesak jasaten ari diren narriadurari buruz ohartarazten du

    Langabezia sektore guztietan hazi egin da, zerbitzuetan eta immigranteen artean izan ezik. Euskadiko politika ekonomikoak eta lanaren arlokoak Troikak adierazitako bidea jarraitzen dute, langileen bizkarretara diseinatzen dena.

    13/05/2014.

    Lanbidek apirilari dagozkion datuak aurkeztu ditu eta hauek lan-merkatu euskaldunaren errealitatea erakusten dute. Estatu osoan, behintzat, langabezi-taseko zifrak gutxitu egin dira, turismoarekin, ostalaritzarekin, merkataritzarekin eta nekazaritzarekin erlazionatutako ekintzek sortu dituzten aldi baterako kontratuek sortutako lanarengatik izan bada ere, baina Euskadin Lan Zerbitzuan izena emanda dauden pertsona kopurua jaistea ez da lortu. Aurreko hilabetarekin konparatuta (%-0,04) 75 pertsona gutxiago daude; ondorioz, langabetuen kopurua 178.073an kokatzen da, Gipuzkoan (-458) eta Araban (-119) emandako jaitsierarengatik, Bizkaian kopurua 502 pertsonetan handitu zelako.

    Laugarren hilabetean, Aste Santuko eta Maiatzaren lehenengo jaiegunez gain, Lanbidek jasotako langabetuen kopurua handitzen jarraitu da. 10.999 langabetu gehiago daude urte honetan, eta honek esan nahi du EAEko urtetik urterako egoera okerrera jo duela.

    Euskadiko CCOOk beti nabarmentzen duen datu bat dago: prestazioren bat jasotzen ari diren langabetuen kopurua, apirilean 2.967 pertsonetan gutxitu dela, beraz, prestaziorik jasotzen ez duten pertsona kopurua murriztu egin da (%47,1 batean). 83.864 pertsona dira prestazioren bat jasotzen dutenak, eta hauek geroz eta baxuagoak dira ordaindutakoaren araberako prestazioen agorpenarengatik.

    Euskadiko langabeziaren egoera Estatu mailakoarekiko antza hartzen ari da, berez, oso dramatikoa dena. Euskadin ere gure lehenengo arazo ekonomiko, sozial, familiar eta pertsonala da, horregatik ahalegin guztiak enplegu duin eta iraunkorra lortzeko bideratu behar ditugu.
    Gobernuek gauzatu dituzten politikak egokiak izan direla aipatzen duten heinean, CCOOk politika ekonomikoan eta lanaren arlokoan aldaketa bat egotea beharrezkoa dela uste du.
    Euskadin, "Euskadiko 2020: Ekonomiaren susperraldiaren eta enpleguaren aldeko esparru programa? delakoa, Troikak zehaztutako bidea jarraitzen du eta gizarte eragileen bizkarretara egina dago, langileen ordezkariak ere ez ditu kontuan hartzen.

    Ekonomia berpizteko estrategia enplegua erdigune eta helburu bezala edukitzea beharrezkoa da. Estrategia horren lehenengo pausua negoziazio kolektiboa desblokeatzea izan behar du, erreforma fiskala eta familiei zein Pymei kredituak emateko aukera alde batera utzi gabe; honekin guztiarekin estatuko barne-eskaera berpizteko.

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.