CCOOK BAHITUTAKO NESKATILA NIGERIARRAK ASKATZEKO BRING BACK OUR GIRLS! KANPAINAREKIN BAT EGIN DU

    CCOOko Emakumearen eta Berdintasunaren Idazkaritza Konfederalak bahitutako nesken egoera konpontzeko inplikazioa exijitu die Espainiako Kanpo Arazoetako Ministroari eta Berdintasun Ministroari.

    12/05/2014. Emakumeak eta Berdintasuna

    Boko Haram talde armatu islamistak ("Mendebaldeko hezkuntza bekatua da? esanahi duena) apirilaren 14an Nigeriako ipar-mendebaldeko (Chibok herriko) barnetegiko 276 neska bahitu zituen, eta aste honetan bertan, maiatzaren 5ean, zonalde bereko (Borno estatuko, Warabe herrian) beste 8 neska bahitu zituen, 12 eta 15 urte bitartekoak. 256ko nesketatik, 53 ihes egitea lortu zuten, baina gainontzekoak, Aboubakar Shekau, Boko Harameko burua, aipatutakoaren arabera, esklabo bezala salduak izango dira.

    Boko Haramen helburua Nigerian sharia (lege islamikoa) ezartzea da. Neskatoei bidali nahi dieten mezua eskola utzi eta ezkontzea da. France Press-en arabera, neska batzuk Kamerunen eta Txaden salduak izan dira esklabo bezala aritzeko edo derrigorrezko ezkontzak gauzatzeko. Nigeriako presidenteak, Goodluck Jonathanek, arazoa bakarrik konpontzeko ezintasunaren aurrean, neskak aurkitzeko eta bahitzaileak harrapatzeko nazioarteko laguntza eskatu du.
    CCOOko Emakumearen eta Berdintasunaren Idazkaritza Konfederalak Bring Back Our Girls! Kanpainarekin bat egin du (facebooken Ramaa Mosley zuzendari ipar-amerikarrak martxan jarri zuena), biolentziaren amaiera eta Nigeriako nesken babesa exijitzen duena; gainera sinadurak biltzen ari dira hauek hezkuntzarako duten eskubidea bermatzeko.
    Gainera, CCOOko Emakumearen eta Berdintasunaren Idazkaritza Konfederalak, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministro Ana Matori, eta Kanpo Arazoetako eta Kooperazioko ministro José Manuel García-Margallori, bahitutako neskatoen egoera konpontzeko inplikazioa exijitu die, baita hauek identifikatzeko larrialdietako plan bat martxan jartzea ere (nesken izen eta abizenak ezagutzen direlako).

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.