euskadiko langile komisioak | 29 marzo 2024.

EUSKO JAURLARITZAK NEGOZIATZEKO DUEN EZINTASUNA ERAKUTSI ETA BERE PROPOSAMENA INPOSATU DIE BERE 70.000 LANGILEEI DEKRETU BIDEZ

    2014ko Gobernu Kontseiluan, Eusko Jaurlaritzako lan-kontratudun langileen eta funtzionarioen lan baldintzak okertzearen susmoak egi bihurtu dira: lanaldiaren zabaltzea 1.614,5 ordura.

    30/01/2014.

    Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean Euskal Administrazioak agertutako zorroztasunak aurreikusarazi zigun bidezkoa ez den amaiera triste hau. Negoziatzeko nahirik ez duenaren tesia gailendu da, Estatuaren oinarrizko lege inposaketan aitzakia bilatzen dutenena. Hemendik aurrera, Eusko Jaurlaritzako langile publikoen baldintzak lanaldiaren zabaltze horretara egokitzeko aldatu egingo dira. Lanaldiaren zabaltze honek enplegu zuzenaren desegitea eragingo du orain arte ohartarazi dugun moduan. Eusko Jaurlaritzak arlo honetan egindako jakinarazpenak borondate oneko nahietan besterik ez ditu utzi.

    Kontraprestazio moduan, Mahaiaren negoziazioan, CCOO sinetsita ez egotearen amu moduan, Euskal Administrazioak aldaketak onartu ditu beste arlo batzuetan. Aldi baterako ezintasunaren osagarriarekin Estatuko gainontzeko langileekin berdindu ditu eta 2010ean sindikatu honekin sinatutakoarekin alderatuta (ondoren Gobernuak bete ez duena) atzera pauso argia izan da.

    ? Aldi baterako ezintasuna dagoen bitartean lansarien osagarrietan:

    1.Lehenengo eta hirugarren egunen artean beti %50a kobratuko da. (Orain arte bakarrik bajetako lehenengoan kobratzen zen.)
     
    2.Laugarren eta hogeigarren egunen arten %75a kobratuko da baja guztietan.
     
    3.Hogeita batgarren egunetik %100 kobratuko da. (Orain arte %100a bakarrik 45. egunetik aurrera )
     %100 kobratzearen gainontzeko kasuetan (erditzeagatiko baimenak, adopzioak, harrerak, aitatasuna, haurdunaldiko arrisku edo edoskitze naturaleko arriskuak). Aldi baterako ezintasuna laneko kontingentziatik eratorri bada. Haurdunaldi egoeraren ondorio zuzena diren aldi baterako ezintasun kasuak. Ospitaleratze edo ebakuntza kirurgikoa eragiten duten ohiko kontingetziako aldi baterako ezintasun prozesuak.
     
    4. Aurreikusitako osagarri guztiak 2014ko urtarrilaren 1etik ordainduko dira.
     
    2013ko lanaldia mantentzeak (1.614,5 ordu) Euskal Administrazio publikoko langileek urtean 4 egun libre hartzeko eskubidea izatea eragiten du (30 ordu). Ordu libreen banaketa eta ordutegi desberdinak Eusko Jaurlaritzako Administrazioko sektoreko Mahai ezberdinetan  negoziatuko dira.

    CCOOk, inposizioaren bidetik krisia hasi zenetik administrazio ezberdinetako lan-kontratudun langileen eta funtzionarioen eskubide eta soldatetan eman den murrizketa esanguratsua gogorarazi nahi du. Galdutako eskubideak berreskuratu beharrean galera esanguratsua eragin dute inposaketa berri honekin.