CCOOk politika aldaketa eskatzen du eta negoziazio kolektiboaren desblokeoa mantentzen du lehentasuntzat

  • ? CCOOk alternatibak badaudela berresten du, enpleguaren aldeko akordioak bilatzera bideratuko ditu bere ahaleginak eta negoziazio kolektiboaren desblokeoa izango du lehentasun moduan.

Egoera jasanezina da arlo ekonomikoan zein arlo sozialean eta okerrera egingo du aurrekontuen bitartez ez baita aldaketarik aurreikusten politika ekonomikoan pertsonak eta enplegua bere jardunaren erdigunean jartzeko.

03/10/2013.

Lanbideko datuen arabera irailean 3.379 pertsona gehiago daude langabezian aurreko hilabetearekin alderatuta, %1,95eko igoera Estatuan eman den %0,54aren gainetik.

EAEn 176.486 pertsona daude langabezian, horrek %7,52ko hazkundea suposatzen du aurreko urtearekin alderatzen badugu (Estatuko igoeraren bataz bestekoa %0,41koa da). Hau da, Euskadin, lehengo urtean baino 12.347 pertsona gehiago dago langabezian. Termino erlatiboetan, azken urtean, langabezia gehien igo den autonomia izaten jarraitzen dugu eta 2012 urtearen bukaeran baino 6.803 langabe gehiago dago 2013an. Hainbat gogoeta:


? Langabeziaren igoera bate zere zerbitzu sektorean eman da. Industrian edo eraikuntzan eman diren beherakadak 100 pertsonakoak dira udaldia bukatuta.

? Gizarte Segurantzako hileko afiliazioaren bataz bestekoak 178 pertsonetan besterik ez du egin gora, eta erregimen berezi eta autonomoen igoeragatik izan da erregimen orokorrean 47 pertsonetan besterik ez baita igo.

? Aldi baterako kontratazioari esker egin du gora kontratazioak. Kontratazio mugagabeak behera egin du urteko terminoetan aritzen bagara (lehengo urtean baino 825 kontratu gutxiago). Urteko kontratazio mugagabe akumulatuak behera egiten jarraitzen du, nekez iristen da %6,75era, Estatuko bataz bestekoaren azpitik (%7,85).

Azken finean Euskadiko datuak, Estatukoa bezalaxe, txarrak dira, baina gureak Estatukoak baino gehiago okertu dira. Hala ere Gobernuak "urte askoan langabeziako daturik onena? bezela interpretatu du, arrakastatsua datua beraientzat.
Arrakasta hau murrizketa politika eta gastu publikoa eustearen ondoriozko adela esaten dute gainera eta horregatik aurrekontu berrietan murrizketetan sakondu dute. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du, bere aurrekontuetan baita ere ildo hau jarraituko duela.

Euskadiko CCOOren ustetan egoera jasanezina da arlo ekonomikoan zein sozialean eta gehiago okertuko da aurrekontuen bitartez ez baita aldaketarik aurreikusten pertsonak eta enplegua bere jardunaren erdigunean jarri behar lituzkeen politika ekonomikoan. Gobernuak bere betaurreko berezien bitartez begiratzen jarraitzen du, pertsonentzat okerrena dena ekonomiarentzat hoberena omen baita.

CCOOren ustetan ezin dira banatu politika ekonomikoak eta enpleguaren politikak. Ez da enplegurik sortuko aurrera eramaten ari diren politika ekonomikoak aldatzen ez diren bitartean.

Aurkeztutako aurrekontuek hasieratik Europako Batzordeak, NDFak eta kapitalaren interesek markatutako ildoa jarraitzen dute. Euren helburu ideologikoei erantzuten die Ongizate Estatua urratuz.

CCOOk egoera honen aurka jaiki eta esperantza ez galtzea eskatzen du, alternatibak badaudelako. Sindikatuak bere ahaleginak enpleguaren aldeko akordioak lortzera bideratuko dituela jakinarazi nahi du negoziazio kolektiboa desblokeatzeko lehentasunarekin.



Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.