euskadiko langile komisioak | 20 abril 2024.

Milaka gaztek jotzen du CCOO sindikatura zalantza soziolaboralak argitzera

    CCOO Gazteak idazkaritzak lehengo urtean martxan jarri zuen kontsultak egiteko online zerbitzuari ematen zaion erabilera handiak agerian utzi du lan arloan hazten ari diren eta gazteriari eragiten dioten arazoak; kaleratzeei, informazio faltari eta enpresaburu askok hitzartutakoa ez betetzeari zaion beldurra esaterako.

    10/10/2011.
    Zure zalantza on-line zerbitzuan

    Zure zalantza on-line zerbitzuan

    CCOO Gazteak idazkaritzak milaka kontsulta jaso ditu 2010eko uztailetik martxan dagoen zalantza soziolaboralak argitzeko doako online zerbitzua.


    Kontsulten artean, jatorria eta edukiaren inguruan konfidentzialtasun osoa gordetzen da, lana bilatzearen inguruko eta enpresen aldetik kontratu edo hitzarmena ez betetzearen inguruko zalantza eta salaketak dira nagusi. Langileen eskubideak ez ezagutzeagatik sortzen diren zalantzak edo geroz eta ohikoagoa den beka edo lanekoak ez diren praktiken iruzurrezko erabilera.


    Gazteriari zuzendutako eta 2011 urtean martxan jarraituko duen doako zerbitzu hau erabili nahi izanez gero sakatu beheko partean aurki dezakezun lotura.