Martxoaren 8a: Krisia bada ere, berdintasunaren alde

    Euskadiko Langile Komisioak Sindikatuko Konfederazio Sindikalak krisi ekonomiko testuinguruan egingo dio aurre aurten Emakumearen Nazioarteko Egunari. Politika makroekonomikoak alde batera utzi ditu azken urteetan indarra hartu duten berdintasunaren inguruko politiketara bideratu diren ahalegin eta kezkak. Testuinguru honetan ekonomiaren susperketak tokia uzten die aldaketa eta berrantolaketari baina ezin da emakumeek lan merkatuan pairatzen duten bazterketa eta berdintasun eza alde batera uzteko aitzakiatzat hartu.

    24/02/2011.
    CCOO Euskadiko emakumeak 2011eko martxoaren 8an Bilbon

    CCOO Euskadiko emakumeak 2011eko martxoaren 8an Bilbon

    2010. urtean emakumeen langabezia tasa %11,56an egon da (688.631 emakume) gizonezkoen %10,32aren aldean. Duela hiru urte, emakumezkoen langabezia tasak gizonezkoena bikoizten zuen ia baina azken urtean gizonezkoen tasa emakumezko tasara gerturatu da krisiak gogorrago eragin duelako gizonezkoen sektoreetan. Egoera honek agerian uzten du emakumeen lan egoera prekarioa eta lan egoeraren egiturazko segregazio historikoa, gizonezkoen langabezia egoera tasa kointurazkoa den bitartean. Bestetik, emakumeek lan bila ematen duten denbora ere gizonezkoek ematen dutenaren bikoitza da jasaten duten bazterketa bikoitza dela eta, sexua batetik eta adina bestetik. Enplegurako sarbidean eta sustapenean zailtasun handiagoak izaten dituzte ondorioz denbora gehiago pasatzen dute epe luzeko langabezian.




    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.