CCOOko sozialaren barruan sartzen da emakumeenganako indarkeria jazartzea eta borrokatzea

    CCOOk ezinbestekotzat eta beharrezkotzat jotzen du guztiz eta eraginkortasunez aplikatzea Genero Indarkeriaren aurkako babes Integraleko Neurrien Lege Organikoa, zeinaren garapenari esker aurrerapen garrantzitsuak lortu baitira, erakunde espezifikoak indartuz, laneko eskubideak aitortuz, inplikatutako profesionalei prestakuntza eta sentsibilizazioa eskainiz eta, era berean, hobekuntzak lortuz indarkeriaren biktima diren emakumeentzako prebentzioan, arretan, babesean, baliabideetan eta diru-laguntzetan.

    22/11/2010.

    Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatuak adierazi nahi du mundu guztian praktikatzen den indarkeria matxista mota ororen aurka dagoela, emakumeen eta gizonen arteko diskriminazioaren eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketaren adierazpen bortitza delako.

     Azaroaren 25ean, CCOOk jakinarazi nahi du emakumeen erailketak arbuiatzen dituela, gaur egungo gizartearen lakra handiena direlako eta ezinbestekoa dela gizarte zibil osoaren, administrazioen eta erakundeen etengabeko konpromisoa indartzea egiturazko fenomeno honi aurka egiteko, zeinak desberdintasunean eta gizon eta emakumeen arteko botere harremanetan baitauka jatorria.

    Documentación asociada
    Documentación asociada

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.