euskadiko langile komisioak | 20 junio 2025.

LORTU DUGU !!

CCOO IRAKASKUNTZAK IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO LAN-BALDINTZAK HOBETZEKO AKORDIOA SINATU DU, HAINBAT URTEZ BERRITU GABE EGON ONDOREN

    Lortutako akordio arautzaile honek irakaskuntza publikoari baliabideak emateko eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleen lana duintzeko Jaurlaritzaren kompromisua dakar.

    11/05/2025.
    LORTU DUGU !!

    LORTU DUGU !!

     

    Hezkuntza Sailak behingoz aurkeztutako azken testua langileen errebindikazio-borrokaren eta CCOOirakaskuntzaren eta beste sindikatu batzuen negoziazio-jarrera irmoaren emaitza da. Horrela, akordiorako testu honek aurreko proposamenekin alderatuta hobetutako alderdi asko biltzen ditu:

    -   % 7ko soldata-igoera, (+%2a orain; +%2,5a 2026ko irailean; +%2,5a 2027ko irailean)

    -   18 hilabete metatzeari lotutako gaztetzeko plana

    -   irakasjarduna eta ratioak murriztea Haur eta Lehen Hezkuntzan

    -   egungo konplexutasunari arreta emateko baliabideak areagotzea, batez ere hezkuntza-laguntzak, ongizate-koordinatzaileak, ALE...

    -   interinoen eta karrerako funtzionarioen lan-baldintzen eta eskubideen berdintasuna lortzea

    -  adingabeei medikuarengana laguntzeko denborarako ordaindutako baimen

    -   nahitaezko azterketa medikoak

    -   lan-kargak murriztea...

    Gaur lortutako akordioa irakaskuntza publikoaren sektoreko langileek luzaroan eskatu dute, baina lorpen handia da, era berean, Administrazioari hobekuntza-marjina errealista duten alderdietan aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa hartu izana.

    CCOOirakaskuntzak konpromiso hori zainduko du, eta orain arte bezalako modua aktiboan lan egingo du, irakaskuntza publikoko langile guztien lan-baldintzak hobetzeko bidean aurrerapen gehiago lortzeko, eta, beraz, eskola publikoko hezkuntzaren kalitateari lagunduko dio.

     

    CCOO IRAKASKUNTZA

     

    GORA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO LANGILEAK!

    ZORIONAK!

    Documentación asociada
    Documentación asociada