Euskadiko CCOO urriaren 3ko mobilizazioen aurrean Euskadin

    Euskadin, katalanei babesa emanez eta erabakitzeko eskubidearen alde, hainbat gizarte erakunde zein erakunde sindikalek egindako deialdien aurrean zera jakinarazi nahi dugu:

    03/10/2017.

    • Euskadiko CCOOren ustetan nazio elkarbizitza arazo politikoei politikatik egin behar zaie aurre, elkarrizketa eta negoziazioaren bitartez eraikitako adostasuna bilatuz eta tentsio zein konfrontazio estrategiak alde batera utzita.
    • Errepresio penala eta poliziaren esku-hartzea ez dira gatazka politiko bati aurre egiteko erak, urriaren 1eko gertakarien inguruko analisia egiten zuen gure erakundearen erresoluzio bakarrean jakinarazi dugun moduan.
    • Ezin dugu aldebakarreko erabakiz independentzia adierazpena egiteko bide-orria inposatu nahi duen estrategia edo mobilizaziorik bermatu, ezta ere Euskadin.
    • Euskadin dagoen ustezko pluraltasun sindikalaren edozein eskenatoki ez dago osorik sindikalismo konfederalaren parte-hartzerik gabe eta gure erakundearekin batera mahai bateratu batean eseritzeko gai ez diren erakunde sindikal horien hipokresiaz jantzia da. Gure presentzia euren jarrerak bermatu eta zuritzeko besterik ez dute erabiltzen. Ez da pluraltasuna aldebakartasuna baizik, eta aldebakarreko apustu soberanistak ezkutatzen ditu erabakitzeko eskubidearen defentsaren aterkipean.
    • Horregatik, gizartearen dibertsitatea errespetatu beharko luketen gobernuek sustatutako estrategia arduragabeen erdian Euskadiko CCOOk nazio anitzeko elkarbizitza bilatzen duen elkarrizketaren aldeko apustua azpimarratu nahi du.
    • Agortuta dagoen eredu autonomikoa gainditzen duen nazio anitzeko eredu federala, herri kontsulten inguruko arauketa itundua, ordinaltasuna finantziazio sistemaren elkartasunean eta erakunde komunen lurralde banaketa bezalako elementuak, beste batzuen artean, amildegitik urrundu gaitzakete eta bide zein konponbide berriak ekarri.

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.