Euskadiko CCOO genero indarkeriaren aurka

  • Astelehenean 11:00ean Bilbon, Pio Barojan, elkarretaratzea eta performance-a

Gizarte murrizketa gehiago = emakumeen aurkako indarkeria handiagoa

22/11/2013.

Euskadiko langile Komisioak Sindikatuko Konfederazio Sindikalak, azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, edozein eratako indarkeria matxista gaitzesten duela agertzen du, fisikoa, psikologikoa, sexuala edo ekomomikoa dela. Laztasuna izugarria da mundu osoan, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunik ezaren ondorioz ematen da eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen aurkako eraso larria suposatzen du.

Azaroaren 25 honetan, CCOOk berriz ere, beren bikotekide edo bikotekide ohien eskuetan hilda suertatu diren emakumeen erailketa guztiak saltatzen ditu eta administrazio, erakunde eta gizartearen beraren konpromiso handiagoa eta eraginkorragoa eskatzen du gizarte estigma honekin bukatzeko. Emakumeen aurkako indarkeria hau gazteengan ere ematen da,  gora egin du bikote gazteen artean. Adingabeen fiskaltzak agertu du 15 eta 17 urte arteko nerabeengan hazi egin direla genero indarkeriagatiko kausa judizialak. Era berean, Botere Judizialaren Batzorde Orokorraren Genero Indarkeriaren Behatokiaren datuak kezkagarriak dira, 2012 urtean 128.592 salaketa ezarri ziren, aurreko urtean baino %4 gutxiago eta horietako 15.000 baino gehiago (%12,13) erretiratu egin ziren, datu horrek agerian uzten du krisiak baldintzak okertu egin dituela indarkeria matxistaren biktimek justiziara jo ahal izateko.

CCOOtik, herritarrentzako hezkuntza ikasgaia kendu izana eta Wert Lege erregresiboa onartzearekiko aurkakotasuna agertu nahi dugu, estereotipo sexista eta genero indarkeriaren aurkako hezkuntzan beharrezkoak diren aldaketetan atzera pausoa baitira, are gehiago gazteengan emakumeen aurkako indarkeria era kezkagarrian hazi denean.    

Salatu nahi dugu indarkeriaren biktimekiko babesa eta laguntza une honetan ez dela Gobernuaren lehentasunetako bat eta uste dugu genero indarkeria ezabatzeko ahalegin eta neurriak ezin direla herrialde baten gorabehera ekonomikoen menpean jarri. Gizartean dugun arazo larri honi aurre egiteko beharrezkoa da baliabideen inbertsioan ahalegin ekonomikoa berreskuratu eta handitzea.

Era berean,  pertsonen lan eta bizi baldintzak prekarizatzen dituen gobernu politikaren porrotaren ondorio kaltegarriak saltatzen ditugu. Desberdintasun eta pobrezia poltsak handitzen baititu eta era bikoitzean eragiten du horrek emakumeengan, familien Kargak eta dependentziarekiko arreta bereganatzeagatik kaltetuak. Egoera honek atzera pausu larria eragiten du beren autonomia eta independentzia ekonomikoan, ezinbesteko estrategia indarkeria egoeretatik atera ahal izateko, Botere Judizialaren Kontseilu Orokorraren txosten batek agertzen duen moduan, "indarkeria ekonomikoa biktimak jasan behar duen presio faktore bat gehiago da?.

CCOOrentzat, emakumeen independentzia ekonomikoa indarkeriaren zulotik ateratzeko faktore gakoa da. Horregatik, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak gizarteratzen laguntzeko eta lan esparruan sartzeko ekintza espezifikoko Programa garatu eta sustatzea eskatzen dugu, baita lan esparruan aplikatzen diren neurriek duten eragina ebaluatzeko oinarrizko informazio estatistikoa eta analisi handiagoa.

Emakumeen sexu eta ugalketa osasunaren gainean erabakitzea emakumeen aurkako indarkeria da baita ere. CCOOtik indarrean dagoen sexu eta ugalketa-osasuna eta haurdunaldiaren etete boluntarioaren Legea babesten dugu eta Justizia ministroak jakinarazi dituen  arau aldaketaren aurkako jarrera agertu nahi dugu.  Jarrera ideologiko hipokriten bitartez emakumeen erakunde eta elkarteen aldarrikapenei esker lortutako eskubideak desegitea eragin baititzake. Nazio Batuen Erakundeak egunero haurdunaldia, erditzea edo arriskupean egindako abortuak direla eta 800 emakume inguru hiltzen direla salatu du duela gutxi.

CCOOk ESKATZEN DU:
 Indarkeriaren biktima diren emakumeak sentsibilizatu eta informatzea eskura dituzten baliabideen inguruan: psikologikoak, juridikoak, lane esparrukoak eta ekonomikoak.
 Esparru publiko zein pribatuetan emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunera bideratutako inbertsioa handitzea maila lokalean, autonomikoan zein estatu mailan oraindik ere emakumeek gizartean, lanean edo esparru ekonomikoan aurkitzen dituzten oztopo anitzak ezabatzeko.
 Hezkuntza arloan genero indarkeriaren aurkako ekintzak berreskuratu eta indartzea, batez ere haurtzaro eta nerabezaroan. Era beran, estereotipo sexisten aurka komunikabideak eta sare sozialak sentsibilizatzea.
 Administrazio eskudun guztien arteko kolaborazioa hobetzea genero indarkeriaren biktimen tratamenduan inplikatuta dauden profesional guztien jarduna koordinatzeko helburuarekin, osasuneko langileak, gizarte zerbitzuak, udaltzainak, segurtasuneko langileak, epaileak, enplegu zerbitzuak eta abar.

CCOOk BERE KONRPOMISOA BERRESTEN DU:
 Negoziazio Kolektiboaren bitartez genero indarkeriaren biktimekiko laneko babesa bermatzeko sindikalismoko negoziatzaileak emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun eta genero indarkeriaren aurkako arloetan sentsibilizatzea euren arteko indarkeria mota guztiak ekidin eta ezabatzeko asmoz, horien artean sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena lan esparruetan.
 Emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurka jarduteko hitzarmen kolektibo eta berdintasun planetan protokoloak ezartzeko.
 Administrazio desberdinekin lan egiteko emakumeen aurkako indarkeria ekidin, ezabatu eta gainditzeko neurriak martxan jartzeko.

CCOOk emakumeen aurkako mundu osoko indarkeria era guztiak gaitzesten ditu. NBEren datuen arabera:

 Munduan, emakumeen %70ek jasaten du bere bizitzan indarkeria fisiko edo sexuala.
 mundu osoan 15 eta 19 urte arteko 64 milioi neska baino gehiago behartzen dituzte ezkontzera. Ondorioz haurdunaldian ematen diren arazoak jasaten dituzte, askotan  heriotza eraginez.
 Munduan gutxi gora behera 140 milioi neska eta emakumek jasan dute mutilazio/ablazio genital femeninoa.
 Guda modernoetan emakumeen bortxaketa taktika arrunt bilakatu da.

Era berean, Nazio Batuetako Emakumearen Izaera Juridiko eta Sozialaren Batzordeak 2013ko martxoan egindako gomendioarekin bat gatoz, Milurtekoko Garapenaren helburuekin bat etorrita emakume eta nesken aurkako indarkeriari amaiera jartzea nahitaezkoa dela nabarmentzen da. Gainera pobrezia errotik kentzea, garapen jasangarri barneratzailea lortzea, bakea eta segurtasuna, giza eskubideak, osasuna, genero arteko berdintasuna eta emakumeen ahalduntzeak lehentasuna izan behar dute.

Horregatik guztiagatik, CCOOtik azaroaren 25ean hiru lurraldeetan emakume, gizarte eta erakunde sindikal desberdinek deitzen ditugun mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeria errotik ezabatu eta salatzeko dugun konpromisoa agertzeko.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.