euskadiko langile komisioak | 28 marzo 2024.

Azaroak 23an Bilbon mobilizazio handia Euskal Goi-bilera Sozialak deituta

    Euskal Goi-Bilera Sozialak azaroaren 23an Bilbon kalera atera eta "euren interesa, eskubideak eta lan eta bizi baldintzekiko errespetua" eskatzeko deialdia egin die Euskadiko herritarrei.

    20/11/2013.

    Euskal Goi-Bilera Soziala Euskadiko CCOOk, UGT-Euskadi, Demokrazioaren aldeko Epaileak, Abokatu Progresistak, EKA-OCUV, LSB-USO, Silikosia, UTESE-ATESSPV, Ikasle Ekintza, Hoac, Mesas por la convergencia, Osalde, Bakeaz, ACPP Euskadi, Fiskalen Batasun Progresista, SOS Arrazakeria Gipuzkoa, garapenerako GKEen koordinadora, Adicae eta Asviame elkarteek osatzen dute beste batzuen artean.

    Kolektibo guzti hauen ordezkaritzapean, agertu ziren joan den ostegunean prentsaurrekoan Unai Sordo CCOO Euskadiko idazkari nagusia, UGT-Euskadiko idazkari nagusia den Raul Arza eta Amaia Arenal Ikasle Ekintzaren ordezkaritzapean Europako Sindikatuen Konfederazioak deitutako ekitaldien barruan azaroaren 23rako deituta dauden mobilizazioak ezagutzera emateko.

       Sordok, deialdia zabaldu nahi du euskal herritarren artean datorren azaroaren 23an Bilbon 12:00ean Jesusen Bihotza plazatik aterako den manifestazioan parte hartzeko.

       Estatu mailan deialdi hau "goi-bilera sozial desberdinek eta zerbitzu publikoen aldeko marea desberdinek egin dutela? agogorarazi du Sordok.

       Gainera Europan Sindikatuen Konfederazioak azaroaren 17tik 24ra mobilizazio astea antolatu du "Europa mailako inbertsio produktibo plana eskatu eta Europako erakundeetatik, krisia hasi zenetik, sustatzen ari diren herstura politiken aurka? protestatzeko CCOO Euskadiko arduradunaren esanetan.

       Sordok jakinarazi du Euskadin "aurrekontuen eta zerbitzu publikoen murrizketa politiken aurka eta bereziki Rajoyren Gobernuak aurrera atera nahi duen pentsioen erreformaren aurkakoa izango dela ? mobilizazioaren mezua.

    Euskadiko CCOOko arduradunaren esanetan "23an kalera ateratzeko arrazoiak asko dira? baina "lehena oraintxe egiten ari diren boterearen erabilera autoritarioari errespetua eskatzea da? eta adibide moduan "Wert ministroaren, Erasmus beken inguruko jarreraren harira bizi izan dugun aste surrealista? jarri du.

    "Herritarren eta gizartearen ordezkaritza duten erakundeen iritziarekiko errespetua galdu egin da eta gobernatzeko era honekin eta aldebakarreko politikak egiteko era honekin arazoa sortzen da demokraziaren kalitatearekin? salatu du.

    Horregatik Euskal Goi-Bilera Sozialak datorren larunbatean "kalera atera eta errespetua eskatzeko? deialdia zabaltzen die herritarrei.