euskadiko langile komisioak | 19 abril 2024.

Inplikazio handiagoa eskatzen die Euskadiko CCOOk Kanpoko Prebentzio Zerbitzuei

    CCOO Euskadiko hainbat kide bildu dira Aspa Euskadiren parean, kanpoko prebentzio zerbitzuen elkartea, hauei inplikazio handiagoa eskatzeko, batez ere hilabeten 7 langileren heriotza jasan eta gero

    10/10/2013.
    Una imagen de la concentración

    Una imagen de la concentración

    Alfonso Rios CCOO Euskadiko Lan Osasuneko arduradunak, gutuna eraman du Eduardo Vallejo, Aspa Euskadiko lehendakariaren izenean, honek egindako adierazpenengatiko kezka azalduz. Vallejok mezu optimistak bidali ditu lan istripuak murriztu direla baieztatuz. Jakinarazpen hauek gainera, heriotza ugari eman diren  garai latz honetan egin ditu.

    Alfonso Rios, CCOO Euskadiko Lan Osasuneko arduradunak jakinarazpen horiekiko desadostasuna agertu du, Alfonso Riosen ustetan ez da onuragarria mezu baikorrak ematea lan istripuak, langileen Osasuna kaltetzen dituzten lan baldintzak eta enpresen, Mutuen eta GSINren laguntzarekin ezkutatuta geratzen diren laneko gaixotasunak dauden bitartean.

    Indarrean dagoen araudiak paper protagonista ematen die Kanpoko Prebentzio Zerbitzuei. Eurak dira, gehienetan, arrisku ebaluazioak egin behar izaten dituztenak eta bertatik ateratzen dira lan gaixotasunen aitorpena edo haurdunaldian arriskuagatiko prestazioak bezalako gai garrantzitsuak.