Hilabe batean suertatu diren bost heriotzen aurrean Euskadiko CCOOk lan segurtasun arloan enpresen "utzikeria" salatu du

    Euskadiko CCOOk, krisiaren ondorioz, Euskal enpresen "utzikeria" salatu du lan segurtasun arloan. Hilabete batean bost heriotza suertatu dira Euskal Erkidego Autonomoan

    16/09/2013.
    Bilbo, Confebasken egoitzan egindako kontzentrazioa

    Bilbo, Confebasken egoitzan egindako kontzentrazioa

    Bilboko Confebasken egoitza parean egin da elkarretaratzea. "Que no pongan en juego tu vida, lan istripu gehiagorik ez!? pankartaren atzean bildu dira beste batzuen artean CC.OO. Euskadiko idazkari nagusia Unai Sordo eta lan osasuneko arduraduna Alfonso Rios. Azken honek salatu du "enpresek ontzat ematen dutela? krisi ekonomikoaren aitzakia "laneko istripuen prebentzioan dirua sartzen uzteko?.

    Elkarretaratzea joan den ostegunean Beasaingo fundizio batean hildako 58 urteko langilearen heriotzaren ondorioz deitu dute. Bestalde, sindikatuak, Enpresa batzordeak deitutako kontzentrazioan ere parte hartu zuen joan den ostiralean arazo honen aurrean zentral sindikalen "erantzun bateratu bat? emateko bere "babesa eta laguntza? emateko asmoz.

    Jai gunea prestatzen ari zen beste langile bat hil zen gainera ostiralean Karrantzan elektrokutatua. Beste hiru istripuak abuztuaren azkeneko astean gertatu ziren, 23an Arrigorriagan, 26an Bergaran eta 20ean Aramaion. Hirurak beren lanpostuetan.

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.