Armando Prado hil da amiantoaren biktima

    Armando Prado ELEQUI S.A. enpresako langile erretiratua eta CCOO Euskadiko militante zen

    16/09/2013.

    Atzo, irailaren 15ean, hil zen ELEQUI S.A.ko langile ohia lantokian amiantoarekin kontaktuan egoteagatik asbestosiak eta pleurako beste gaixotasun batzuk jota.

    Lan Ikuskaritzak enpresa honetan amiantoa lehengai moduan zuntz-zementua egiteko eta zementu hau eta trokelak estaltzeko erabiltzen zela ziurtatu zuen bere garaian eta gainera ez zirela, arnas hartzeko babesik edo hautsa xurgatzeko gailurik bezalako oinarrizko prebentzio neurriak betetzen.

    Langileari, amiantoarengatiko ezintasun iraunkor absolutua aitortu zitzaion eta Bizkaiko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak %50eko errekargoa ezarri zion prestazio guztietan enpresan segurtasun neurriak betetzen ez zirelako.

    Euskadiko CCOOk bereziki deitoratzen du heriotza hau Armando Prado sindikatuko militante gailena eta bere baloreekiko konpromiso handia hartuta zuen pertsona zelako. CCOO Euskadiko Industria Federazioko batzorde betearazleko kide izan zen.

    Agur-ekitaldia, gaur irailaren 16ean izango da arratsaldeko 18:00ean Barakaldoko Bizkaia Beilatokian.

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.