Euskadiko CCOOk ELA eta LABek lan Osasuna gutxiesten dutela salatu du

    Sindikatuaren ustetan antologikoa da "finantza zinismo" hau, batetik Osalanek eskatzen dituen arriskuen prebentziora bideratutako fondoak kritikatu eta bestetik inolako kezkarik gabe Espainiako Gobernutik ehunka eta milaka euro ezeren truke jasotzen dituzte.

    11/09/2013.

    Euskadiko CCOOk erantzuna eman du Lan Arriskuen Prebentziorako Fundazioak jasotzen dituen fondoengatik ELA eta LABek egindako kritiken aurrean. Bi zentral sindikalek "finantza zinismoa? darabilte beraiek inolako lanik eskatzen ez duten diru-laguntzak jasotzen baitituzte lan arriskuen prebentziora bideratutakoak kritikatzen dituzten bitartean.

    Euskadiko CCOOk argi utzi nahi du, Lan Arriskuen Prebentziorako Fundazioak jasotzen dituen fondoak finalistak direla, beraz, lan osasunean gastatzen den azken xentimoa ere justifikatzea ezinbestekoa da eta hala egiten da.

    Euskadiko CCOOren ustetan positiboa da Lan Arriskuen Prebentziorako Fundazioaren fondoak Euskadira ekarri eta horrela arriskuen prebentzioaren esparruan lan egin ahal izatea. Horren ondorioz baitago Euskadi laneko gaixotasunak hautematen dituzten  herrialdeen arteko zerrendan lehenen postuetan.

    Euskadiko CCOO puntako erakundea da prebentzio edo laneko gaixotasunak hautematen. Prebentzio arlora bideratutako baliabide guztiak garrantzitsuak dira, horregatik da tamalgarria ELA eta LABek "ez niretzat, ez zuretzat? jokoan sartzea, ez dute prebentzioa lantzen baina ez dute besteek arlo horretan lan egiterik uzten.

    Horrelako jarrerekin, silikosia, hipoakusiak edo amiantoarena bezalako gaietan egindako lorpen sindikalak ez ziren posible izango. Euskadiko CCOOk, lan osasun arloan gardentasunarekin eta ahalik eta hoberen lan egiteko duen konpromisoa berresten du. Sindikatuak, Osakidetzak berak baino gaixotasun gehiagoren jatorri profesionala azaleratu du. ELA eta LABek lan osasun arloan eta langileen baldintzak hobetzen egiten duten lana erakutsi beharko lukete eta ez besteek egiten dutena zikindu.

    Baina zinismo hutsa dena "Laneko Fundazioak fondo horiek eskatzea? kritikatzea da horrek "Madrilgo leihatila batetan bihurtzen gaituelako? gero ez baitute inolako ardurarik Espainiako Gobernutik ehunka eta milaka euro jasotzerako orduan. Horiek ordezkaritzagatiko diru-laguntzak dira, kontsulta organoetan parte-hartzeagatik edo Espainiako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialekoak.

    Negargarria da ELA eta LABek finantziazio sindikalaren diskurtsoan Espainiako muturreko eskuin mediatikoarekin bat egitea benetan baliagarria eta nabarmena den arriskuen prebentzioa bezalako ekintza sindikala oztopatzeko beren barruko prestakuntza sindikalerako fondo publikoak inolako kezkarik gabe jasotzen dituzten bitartean.

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.