euskadiko langile komisioak | 20 abril 2024.

Euskadiko CCOOk enplegua eta ekonomia berpizteko neurriak zehazteko eta horiek erakunde zein eragile sozialei jakinaraztea eskatu die EAJ eta PSEri

    Euskadiko CCOOk oinarrizkotzat jo du krisiaren aurrean plan oso batez benetan hitz egin ahal izateko eragile ekonomiko eta ordezkaritza duten eragile sozialak aintzat hartzea

    10/09/2013.

    Sindikatuaren ustetan egoera ekonomikoa eta enpleguaren egoera Euskadin nahikoa larriak dira Euskal erakundeetatik horri aurre egin ahal izateko neurri konkretu, zorrotz eta bideragarriak planteatzeko moduan.

    Euskadiko CCOOk 2012 urtearen hasieran Enpleguaren alde eta Krisiaren Aurkako Euskal Ekimena planteatu zuen. Bertan zergak, enplegua, soldatak, hitzarmen kolektiboak, eta gastu publikoaren inguruan akordio orokor bati ekiteko deia planteatu zien erakunde eta enpresa eta ekonomia arloko agenteei. Sindikatuak talde politiko desberdinei, enpresa erakundeei eta beste sindikatuei helarazi zien  Ekimena. Euskadiko CCOOk arlo hauen inguruan dituen proposamenak gogoraraziko ditugu:

    ? Estatu osoarentzat erreforma fiskal koherente eta bateratua. Progresiboa eta iruzur fiskalaren kontrako borrokan, lana ez den bestelakoetatik datozen errentetan, sozietateen gaineko zergan eta PFEZ altuetan zentratuko dena.

    ? Negoziazio kolektiboa konpondu sortzen den aberastasuna banatzeko erarik bidezkoen moduan langileen diru-sarrerak eta enpresen kosteak egonkortuz barne eskaria oinarri solidoekin berpizteko.

    ? Gizarte babeserako sistemak eta zerbitzu publikoak indartu herritarren eskubideen gauzatze eta kohesio berme moduan.

    Planteatutako ildo batzuek enplegu plana edo negoziazio kolektiboa eskatzen dute. Euskadiko CCOOk ezinbestekotzat jotzen du eragile ekonomiko eta ordezkaritza duten eragile sozialak aintzat hartzea benetan krisiaren aurkako plan oso batez hitz egin ahal izateko.