euskadiko langile komisioak | 29 marzo 2024.

Ostalaritzako langileen egoera salatu du CCOOk

    FECOHT-CCOOren esanetan arriskuen prebentzioa paper gainean bakarrik egiten da, ez da benetako neurri prebentiborik hartzen.

    11/08/2011.

    Lan Baldintzen VI. Inkesta Nazionalak argi uzten du Ostalaritzan, sarritan, langileen %54,1ek mugimendu errepikakorrak egin behar izaten dituela, %48,1ek postura berdina mantendu behar izaten duela, %16,3k pisu handiko kargak altxatu eta mugitzen dituela eta %14k postura nekagarri eta mingarriak hartzen dituela.

    Ondorioz, CCOOko Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko Estatuko Federazioaren arabera, 6 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten eta 40 urtetik gorako sektoreko langileen %42k lanaldia hasi baino lehen analgesiko antiinflamorioren bat hartzeko beharra dauka, arrisku horiek osasunean dituzten ondorioak leuntzeko.

    FECOHT-CCOOk Lan Arriskuen Prebentziorako Legea bere osotasunean betetzea eskatzen du eta enpresarioek duten erantzukizuna salatzen du aurrera pausu gutxi eman delako. Prebentzioa paper gainean besterik ez da egiten eta ez dago benetako neurri prebentiborik.