CCOO Gazteak Eusko Legebiltzarrean izan da Gazteriaren Euskal Legeari ekarpenak egiteko

    CCOO Euskadiko Gazteriaren Idazkaritzako arduradun den Santi Martínezek ekainean parte hartu zuen Gazteriaren Euskal Legea prestatzen ari den legebiltzarreko batzordean, CCOO sindikatuak lege horren artikuluei eta bereziki gazteen enplegu eta prestakuntza buruzkoei egin nahi dizkien ekarpenak azaltzeko.

    20/07/2010.
    Santi Martínez

    Santi Martínez

    Hitzaldia hasteko "gazteria" kontzeptua aztertu zen,  hitzari ematen diogun zentzua funtsezkoa baita gazteen enplegua eta, beraz, administrazio, eragile sozial edo erakundeek egiten dituzten proposamenak behar bezala diagnostikatzeko.

    Hori dela eta, hona hemen lehen premisa: gaztetasuna ez da adin bat, denboran zehar aldatzen diren lan eta gizarte egoeren multzo bat baizik: emantzipazioa, araututako ikasketak amaitzea, famili unitatea osatzea, kalitatezko enplegu egonkorra lortzea, etab.

    Gaur egun, gainera, denok dakigu ez dagoela "gazteria" bat, baizik eta kontzeptu heterogeneoa dela eta neurri handi batean gizarteak asmatutakoa, horren bidez justifikatu nahi baitira deszentralizatutako produkzio eredu berria, laneko harreman atomizatu eta malguegiak edota gazteak kontsumitzaile bezala definitu nahi dituzten kontsumo ohitura berriak.

    Gazteriaren kontzeptua  luzatu egin da denboran zehar, lanarekin eta kontsumo ohitura horiekin identifikatzea eragozten duen lan-malgutasunari eusteko. Gaur egun nagusi den gazteria kontzeptuak desbideratu egiten ditu gazteak lanaren balio zentraletik. Funtsean, lanetik urrun dagoen nortasun bat eraikitzen die, kontsumitzaile bezala daukaten potentzialean oinarritua: informazio, irudi, estereotipo, zerbitzu eta ondasun kontsumitzaile izateak sozialki kokatzen ditu, edo hori da behintzat ezkutuko asmoa.

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.